Koxinatu janari soberakinak

GHI. 11

Industria, berrikuntza eta azpiegitura

Koxinatu janari soberakinak

Publikoa

Familiak ( 5 urtetatik aurrera)

Hizkuntza

Euskera

Iraupena

2 Ordu

Ordutegia

10:30 - 12:30

Data

11 Urtarrilak, 2026

Gabonetan janari asko bota duzula? Ez zenekiela nola aprobetxatu? Ez kezkatu! Zatoz eta lagun gaitzazu esperientzia honetan, non, Maitane Cabezasekin batera, egunerokotasunean sortzen ditugun soberakinekin errezeta goxoak sortzen ikasiko duzun. Bihurtu aukera soberan zegoena eta zure ahosabaiak gozatu dezala!

Familiei zuzendutako esperientzia honekin, janaria modu sortzailean birziklatzen ikasiko dugu, gure sukaldean janaria alferrik ez galtzea lortzeko. Plater originalak, gustagarriak eta nutritiboak sortuko ditugu beste elaborazio batzuetatik habiatuta, jasangarritasuna gure platerren osagai nagusia izanik.

Familiako loturak sendotzeaz gain, sukaldea inspirazio eta kontzientzia ekologikoko gune ere bihurtuko duzu. Janaria ez botatzearen garrantziaz ikasiko duzu, eta nola keinu txiki bakoitzak gure ingurunea zaintzen lagun dezakeen.

Bat egin gurekin eta bihurtu janari bakoitza berrikuntzarako, planeta zaintzeko eta familian gozatzeko aukera bat! Eman izena orain eta izan zaitez bizimodu arduratsuago, jasangarriago eta dibertigarriago baterako aldaketaren parte!

Etorri, disfrutatu eta on egin!

Zalantzaren bat?

Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak

Partekatu jarduera hau:

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.