Klimaren aldeko ekintza
Familiak (6 urtetik aurrera)
Elebiduna
2:30
10:30 - 13:00
18 Urtarrilak, 2026
Ezagutu nola zaindu gure osasuna eta planeta, toxikorik gabeko higiene produktu propioak eginez. Familia-tailer honetan xaboiak eta hortzetako pasta naturalak sortzen ikasiko duzue, ohiko kosmetikan dauden substantzia kaltegarriak saihestuz. Esperientzia praktiko eta dibertigarria adin guztientzat!
Ba al zenekien egunero erabiltzen ditugun higiene produktu askok gure osasunean eta ingurumenean eragina izan dezaketen substantzia kimikoak dituztela? Ohiko kosmetikak osagai toxikoak ditu, hala nola disruptore endokrinoak, hormona-sistema aldatzen dutenak eta hazkundean, ugalkortasunean, obesitatean edo tiroideetan arazoak eragin ditzaketenak.
Familia tailer honetan kimikoekiko esposizioa murrizteko eta kontsumo arduratsuagoa lortzen laguntzeko aukera jasangarriak ikasiko dituzu. Zu eta planeta zaintzeko esperientzia sortzailea!
Zer izango duue zain?
– Xaboi naturalen tailer praktikoa: Nahastu osagai errazak eta sortu zure azala eta ingurumena errespetatzen duten xaboiak.
– Egin zure hortzetako pasta ekologikoa: ikusi nola ordezkatu produktu konbentzionalak aukera osasungarri eta jasangarriekin.
– Ikaskuntza aktiboa eta dibertigarria: Kosmetika naturalaren onurak eta zure egunerokotasunean toxikoak nola murriztu ezagutuko duzu.
Ingurumenarekin konektatzeko proposamen parte-hartzailea.
Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak
Partekatu jarduera hau: