Jantzi zure etxea

12. GJH

Ekoizpen eta kontsumo arduratsua

Jantzi zure etxea

Publikoa

Gazteak eta pertsona helduak

Gitxieneko adina

18 urtetik gorakoentzat

Hizkuntza

Elebiduna

Iraupena

3 ordu

Ordutegia

11:00 - 14:00

Data

28 Martxoak, 2026

Jantzi zure etxea etxeko ehungintzan oinarritutako topaketa sortzailea da, jasangarritasuna eta adierazpen pertsonala oinarri hartuta. Tailer honetan ehungintzako pieza eseki bat sortzen da bigarren eskuko materialekin, patchwork, aplikazioak, estanpazioa eta haridun ilustrazioa bezalako teknikak konbinatuz, ehunei bigarren bizitza bat emateko eta hondakinak murrizteko.

Janzten ditugun jantziek hartzen eta biltzen gaituzten bezala, gure etxeko ehunak babeslekuaren eta bizi garen lekuaren berotasunaren sinbolo dira.
Etxea janztea etxean zer nolako ehunak ditugun zalantzan jartzeko aukera da, dela kalitateagatik, jatorriagatik edo lehengaiagatik, dela kontatzen diguten historiagatik; eta baita erabiltzen ez ditugun ehunei bigarren bizitza bat emateko aukera ere, gure hondakinak berrerabili eta murrizteko helburuarekin.
Tailer honetan, kezka horiek partekatzeko aukera izango dugu, ondoren ekintzara pasatzeko eta 22×30 cm-ko ehun-pieza eseki bat egiteko, gure etxea bigarren eskuko ehunetatik janzteko helburuarekin. Horretarako, inspirazio-erronda baten ondoren, hainbat ehun-teknika sortzaile eta ehun-aprobetxamendukoak aurkitu eta nahastuko ditugu: patchwork eta ehun-aplikazioak, estanpazioa edo haridun ilustrazioa. Gure konposizioa sortu ondoren, makila natural batean muntatuko ditugu, zure etxean zintzilikatzeko.

Gure inguruko ehun-objektuekin lotura bereziak eta pertsonalak sortzeko eta erabiltzen ez diren materialei erabilera berria emateko modu berri bat.

Zentroa

Zalantzaren bat?

Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak

Partekatu jarduera hau:

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.