
Itsaspeko bizitza
6 urtetik aurrera
Elebiduna
2 Ordu
10:30 - 12:30
22 Otsailak, 2026
Murgildu zaitez itsasoaren magian! Ur-ingurune gazi honetan badago zer ikusi eta ikasi, itsasoaren garrantziaz jabetuko gara eta bertako bizidunak ezagutuz, eskulanak egingo ditugu. Marmoka eta koralak egiteko prest? Etorri eta sortu zureak!
Lur planetan zehar uraren banaketa ezberdina da eta itsasoan dago ur gehien pilatuta. Ederra bezain beharrezkoa da itsasoa: oxigenoa ekoizten du, klima erregulatzen du eta bizitza-iturria da, besteak beste. Gure eguneroko jardunak itsasoan eta bertako bizidunetan eragiten du zuzenki. Esperientzia honetan, itsasoan sakonduko dugu, uraren zikloko osagai bat gehiago dela ikusiko dugu eta eskulanak eginez, bertako bizidunak ezagutuko ditugu. Material ezberdinetatik abiatuta, partaide bakoitzak marmoka eta koralak egingo ditu eta, etxera eraman ahal izango ditu ondoren. Gainera, ura baliatuz, denon artean mural bat osatuko dugu amaieran. Animatu familia-giroan uraren garrantzia eta artea uztartzera!
Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak
Partekatu jarduera hau: