Klimaren aldeko ekintza
Familiak (6 urtetik aurrera)
Elebiduna
2 ordu
11:00 - 13:00
31 Maiatzak, 2025
Laga, Ibarrangeluan dagoen eta Europako hondartza onenetariko honetatik ibilbideaz gozatuko dugu.Naturaren bidez klima-aldaketari aurre egiten ikasiko dugu, eta suari eta itsasoari lotutako jatorria duten arrokak aurkituko ditugu, gure kostaldeetako orografiaren etorkizunean arreta jarriz.
Ibilbide honetan, naturan bertan gure planetako klima-krisiekin oso lotuta dauden elementuak daudela ikusiko dugu. Hori dela eta, jarduera hau ezin hobea da parte-hartzaileek Lurraren jatorriari buruzko ondorioak atera ditzaten, Lurraren bilakaera nolakoa izan den eta gizakiak planetan duen eragina nolakoa den jakiteko.
Laga Europako hondartzarik onenetarikoa eta aisialdiari eta surfari oso lotuta dagoen zonaldea izanik, klimaz hitz egiteko leku aproposa da. Batetik, dunak ditugun leku bakanetako bat delako, oraintxe bertan enklabe eta udalerri askok gutiziatzen dituzten hesi artifizialak, urte batzuen buruan itsasoak harrapatuko dituen beldurrez. Eta bestetik, ibilbide honetan arroka intsigneen nahasketa ezin hobea dugulako euskal kulturan.
Bizitzen ari garen krisia dela eta, gure ondarearen elementu horiek iragankorrak izan daitezke denboran. Uraren mailatik gora milaka urte daramatzan arren, klima-aldaketaren mehatxuak hau aldatu dezake, eta elementu horiek berriro urperatzeaz gain, Laga bezalako hondartzak desager daitezke, eta honek ondorio argiak dakartza gizakientzat. Hori dela eta, elementu horiek gure bizitzan, historian eta kulturan duten garrantziari buruzko gogoeta eta azalpen on bat emango dugu.
Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak
Partekatu jarduera hau:
Ekoetxea, Euskadiko Ingurumen Zentroen Sarea, Eusko Jaurlaritzak kudeatzen du, Ihobe sozietate publikoaren bitartez.