
Ekoizpen eta kontsumo arduratsua
Publiko guztientzat egokia
Adin guztiak
Euskera
3 ordu
10:00h - 13:00h
11 Apirilak, 2026
Udaberriak bereizgarri ditu hainbat kolore eta kantu baina, loreek hartzen dute protagonismo handiena. Garai honetan loratzen da ere, Ibarbi sagarra. Ez galdu, loraldia, sagarra eta Errezilgo ingurune naturala konbinatzen dituen esperientzia da hau!
Esperientziaren izenburuak dion bezala, Ibarbi sagarraren loraldia ikusi eta gozatuko dugu. Horretarako, Ibarbi sagarraren ibilbidea baliatuko dugu. Ibilbide ederra hau baliatuz, Ibarbi sagarraren loraldia ikusi eta hartan sakonduko dugu. Horretarako, adituak izango ditugu bidelagun: Ibarbi Errezil Sagarra Kooperatibako kideak.
Sagarra mahaira iritsi baino lehen, lan eta prozesu ugari burutu behar dira. Loraldia da horietako bat. Loraldia, hitzak dioen bezala, landareek, kasu honetan zuhaitzek, lorea garatzen duteneko prozesu biologikoa da. Aste batzuetako iraupena du sagarrondoaren loraldiak eta une oso delikatua da, izan ere, guztiz baldintzatuko baitu ondorengo sagarraren ekoizpena.
Esperientzia amaitzeko, Ibarbi Errezil Sagar Kooperatibako kideek hamaiketako bat prestatuko digute eta euren produktuak dastatzeko aukera izango dugu!
Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak
Partekatu jarduera hau: