Hope! Ekintzatik itxaropenera

13. GJH

Klimaren aldeko ekintza

Hope! Ekintzatik itxaropenera

Publikoa

Helduak

Gitxieneko adina

18 urtetik gorakoentzat

Hizkuntza

Gaztelera

Iraupena

3 ordu

Ordutegia

11:00 - 14:00

Data

19 Apirilak, 2026

HOPE! dokumental bat baino gehiago da: benetako esperientzien bidez itxaropen aktiboa bultzatzen duen mugimendua da. Topaketa honen ikuspegi inspiratzaileak abiapuntu izango du Euskadin garatzen ari diren ekimen eraldatzaileak ezagutarazteko eta haiei ahotsa emateko, bereziki gure ingurunetik hurbil dauden proiektuei, aldaketa jada martxan dagoela erakusten duten horiei, eta etorkizun jasangarriagoak eraikitzeko tokiko ekintzaren garrantzia azpimarratzen dutenei.

Jardunaldi honetan, arreta ez da soilik ikus-entzunezko edukian jarriko, baizik eta HOPEk mundua eraldatzen ari diren ekimenak konektatzeko duen ikuspegian, esperientzian eta gaitasunean. Hasierako esku-hartzeak marko inspiratzaile gisa balioko du Euskadin garatzen ari diren hainbat proiekturi bidea emateko.

Jardunaldiak Ekoetxea Meatzaldearen inguruko ekimen txiki eta hurbilei protagonismoa emateko apustua egiten du, tokikoaren indarra balioan jarriz. Ingurunean bertan eraldaketa martxan dagoela erakusten duten proiektuak dira eta beren komunitateetatik abiatuta mobilizazioa errazten dutenak.

Horrela, Ekoetxea espazio erraztaile eta konektore gisa sendotzen da, non herritarrak, tokiko ekimenak eta erreferentziazko marko globalak elkartzen diren, partekatzeko, inspiratzeko eta itxaropenaren zein ekintza kolektiboaren lurralde-erroak indartzeko.

Centro

Zalantzaren bat?

Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak

Partekatu jarduera hau:

Harpidetu zaitez gure Newsletterrera Ekoetxearen nobedade guztien berri izateko
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.