Hiri eta Komunitate jasangarriak
Pertsona helduak
Elebiduna
3 ordu
10:00 - 13:00
13 Uztailak, 2025
Zure istorioa, bizipen bat, naturako egoeraren bat… ohial batean kontatu nahi? Hauxe da zure aukera! Ez da jozten jakin behar! Imaginazio pixka batekin ikusiko duzu zein emaitza honak lortuko ditugun.
Natura, bizipenak, presentzia eta kontsumo arduratsua ardats hartuta ohial handian josten trebatuko gara.Horretarako, kolore, textura eta neurri desberdinetako birziklatutako telak erabiliko ditugu. Hala nola, karratu txikiak, lore forma, txori forma, landare, pertsona, objektu… sortuko ditugu eta collage bat eratuko dugu gainjarketaren bidez.
Ez da josten jakin behar. Zorione Mendez-ek irizpide erraz batzuk emango ditu eta zati batzuk oihal tela berezi eta pistola beroarekin itsasteko aukera egongo da. Material arruntak erabiliko ditugu, nahi duenak, nahieran bere etxean moldatu ditzan ondoren.
Bakoitzak, soseguz eta mimoz jositako mihise bat eramango du etxera. Honako hau, zintzilik kuadro gisa, kortina, mantel, pontxo…moduan erabili daitekeena eta sorkuntza hau denborarekin eraldatzen joan daitekeen oihala izango da. Gauzak txertatu eta kendu daitezkeenak. Orain zintzilika kuadro gisa, gero mahaia atontzeko objektu kuttun moduan…
1x1metroko oihalak erabiliko ditugu oinarri gisa eta bakoitzak historio bat izango du.
Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak
Partekatu jarduera hau:
Ekoetxea, Euskadiko Ingurumen Zentroen Sarea, Eusko Jaurlaritzak kudeatzen du, Ihobe sozietate publikoaren bitartez.