
Lurreko ekosistemen bizitza
Familiak
6 urtetik aurrera
Elebiduna
1:30
Ordutegi bereziak (xehetasunak barruan)
1 Martxoak, 2026
Plaiaundiko biodibertsitatea zain duzue abentura ahaztezin bat bizitzeko! Ginkana autogidatu honen erronkak gainditu eta ezagutu bertan gordetzen diren sekretuak. Prestatu naturan behatu, ikasi eta jolasteko!
Prestatu familian abentura zirraragarri bat bizitzeko Plaiaundiko parkean ginkana autogidatu batean parte hartzen duzuen bitartean. Parke Ekologikoan zehar dauden errronkak gaindituz ingurune naturala zaintzeak duen garrantziaz jabetuko zarete. Esperientzia paregabea, aurkezten zaizkizuen erronken aurrean zuen ezagutzak eta talde-lana frogatzeko.
Zer aurkituko duzue ?
-Biodibertsitateari buruz dituzuen ezagutzak erakusteko erronkak.
-Parkearen biodibertsitate aberatsa modu dibertigarri eta parte hartzailean ezagutzea.
-Ingurumena errespetatzeko eta zaintzeko balioak barneratzea.
-Familiartean aire zabalean jarduera aberasgarri batez gozatzeko aukera.
Murgildu abenturan eta ezagutu bioaniztasunaren boterea!
Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak
Partekatu jarduera hau: