Energia Irisgarria eta ez kutsagarria
Zientzia-tailerra
Familiak (6 urtetik aurrera)
1:30
Elebiduna
30 Martxoak, 2025
Jasangarritasunarekin lotutako gai giltzarriei buruzko prestakuntza-esperientzien lehen saioa da hau. Energiarekin hasi gaitezen: Ongi etorri zuen etxera, non dibertsioa eta ikaskuntza ziurtatuta dauden.
Gainera, zikloaren hiru esperientzietan parte hartzeak saria du!
Ekoetxea Saretik familiei zuzendutako hiru esperientziako ziklo bat abiarazten dugu, non parte-hartzaileek berrerabilpenean, kontsumo arduratsuan, eraginkortasun energetikoan eta biodibertsitatean gaitasunak eskuratu ahal izango dituzten.
Martxoak 30: Energia.
Apirilak 27: Kontsumoa eta hondakinak.
Maiatzak 25: Bioaniztasuna.
Adi! Hiru esperientzietan parte hartzen duten familiek birziklatutako plastikozko botillekin egindako motxila hau jasoko dute sari gisa! Ziur etxEKO familiak zikloko gure esperientzietan hamaika ideia aterako direla bizitza jasangarriago bat eramaten lagunduko diguten elementuekin betetzeko!
Lehen esperientzia honetan, energia-kontsumoaren gaia landuko dugu modu ludikoan, jolas eta tailer txikien bidez, eta eguneroko bizitzan gure etxeetan hobekuntzak nola aplikatu ditzakegun ikusiko dugu. Izan ere, energia kontsumoa da klima aldaketaren eragile nagusietako bat, bere sorreran CO2 kantitate handiak askatzen baitira atmosferara. Gainera, energia horren guztiaren zati handi bat etxebizitza eta merkataritza eraikinek kontsumitzen dute.
Kargatu zaitez energia positiboz eta hasi zaitez aldaketarekin konprometitutako gure komunitateko kide izaten. Zure zain gaude!
Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak
Partekatu jarduera hau:
Ekoetxea, Euskadiko Ingurumen Zentroen Sarea, Eusko Jaurlaritzak kudeatzen du, Ihobe sozietate publikoaren bitartez.