Erreparatu, berrerabili, irauli… Moda jasangarrira gehitu!

GJH. 12

Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak

Erreparatu, berrerabili, irauli… Moda jasangarrira gehitu!

Jarduera mota

Tailerra

Publikoa

Guztiak

Iraupena

3 ordu

Hizkuntza

Elebiduna

Data

26 Apirilak, 2025

Ospatu “Mend in Public Day” eguna. Estudio Bokashi eta Clara Virgili diseinadorearen eskutik, arropak aire librean konpontzen ikasiko duzu (eguraldiak errespetatzen badu) ingurune enblematiko batean. Ez galdu aukera hau kontsumo azkarrari buruz hausnartzeko eta moda jasangarriarekin bat egiteko, zure egunerokotasunean aplikatzeko teknika eta ohiturekin!

 

Moda ez luke erabili eta botatzeko izan behar. Urtero, milioika tonelada arropa zabortegietan bukatzen dute ehungintza industria munduko kutsagarrienetako bat izaten jarraitzen duenean. Erosketa kontziente eta arduratsu batetik, moda etiko eta jasangarriago bat sustatzen duen mugimendua global batera gehitu zaitezen nahi dugu.

Zer duzu zain?

✔️Esperientzia praktiko bat non zure arropen balio-bizitza luzatzeko teknika ikusgarri bat ikasi eta erabiliko duzun.

✔️ Kontsumo arduratsuari eta gure aukeren botereari buruz beste pertsona batzuekin hausnartzeko gunea.

✔️ Naturarekin konektatzeko aukera paregabea, gehien maite duzun arropari beste aukera bat ematen eta zure aztarna ekologikoa murrizten ikasten duzun bitartean.

Ez duzu aurretiko esperientziarik behar, soilik maite duzun arropa hori konpontzeko ekarri (jeans, jertseak edo kotoi zein artilezko jantziak) eta ikasteko gogo handiak. Konponduz eta berrebiliz, moda kontsumitzen dugun modua guztiz alda dezakegu.

Pertsona oro dugu gure erabakien bidez eraldatzeko boterea.  Ez da beharreazko dena egitea, baina bai behar dugu pertsona bakoitza metodo iraunkor batekin konprometitzea, handia zein txikia izan.

Zentroa: *

Zalantzaren bat?

Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak

Partekatu jarduera hau:

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.