
Ur garbia eta saneamendua
Familiak
5 urtetik gorakoentzat
Euskera
2 ordua
10:30 - 12:30
22 Martxoak, 2026
Non ote dago Erreka Mariren urrezko orrazia? Mitologia eta ura nahasten dituen esperientzia da Erreka Mari, ipuinetik abiatu eta gure egunerokotasunera egingo dugu salto.
Prest zaude bilaketa honetan parte hartzeko? Erreka Mariri deika hasi gaitezke: Din, din, din, …
Erreken sorrera, gazitasuna, Erreka Mari eta Itsas Lamiak uztartuko dituen ipuin bat kontatuko digu Eneritz Iparragirrek.
Adi entzun beharko duzu, Erreka Mariren urrezko orrazia topatu nahi baduzu behintzat!
Ekoetxea Azpeitiaren inguruko errekara egingo dugu inteeratxo bat eta bertan murgilduko gara Erreka Mari ipuinean. Ura eta mitologiaz zipriztinduko gara eta, errekan dauden elementuak behatuko ditugu. Ekoetxera bueltan, material ezberdinak (hostoak, makilak, harriak, ontziak, …) erabiliz, Erreka Mari pertsonaia sortu eta apainduko du partaide bakoitzak, eskulana ondoren, etxera eramanez. Uraren Mundu maila Eguna ospatzeko plan bikaina, zatoz Erreka Marira!
Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak
Partekatu jarduera hau: