
Ekoizpen eta kontsumo arduratsua
8 urtetik aurrera
Euskera
2 Ordu
10:30 - 12:30
28 Otsailak, 2026
Bilakatu zure erosketa-saskia ingurumena zaintzeko erraminta!
Elikagaiak euren artean berdintsuak direla dirudien arren, ekoizpen ezberdina izan dute eta ondorioz, ekoizpenean zehar hondakin gehiago edo gutxiako sortu dituzte. Ingurumenaren osasuna bermatu dezakegu eguneroko keinuen bitartez. Zatoz asteroko erosketen eraginaz gehiago sakondu eta jasangarriagoak izaten ikastera!
Elikagai baten hondakina ez da zakarrontzian hasten, baizik eta askoz lehenago: ekoizpenean bertan. Elikagaiak ekoizteko, ura, lurzorua eta energia erabili dira eta kontsumitzen ez denean, baliabide horiek guztiak ere galtzen dira.
Saio honetan elikagaien hondakinen sorrera aztertuko dugu, ekoizpenetik etxeko sukaldera arteko bidea kontuan hartuta. Eliku zentroko Aitziber izango dugu bidelagun eta, elikaduratik eta nutriziotik abiatuta, ikusiko dugu nola gure erosketa- eta sukaldeko erabakiek eragin zuzena dutela hondakinak sortzean edo murriztean. Helburua ez da perfektua izatea, baizik eta kontzienteago jatea eta elikadura koherenteagoa eraikitzea. Zure zain gaude!
Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak
Partekatu jarduera hau: