Ur garbia eta saneamendua
Gazteak eta helduak
Elebiduna
11:00 - 12:30
22 Ekainak, 2025
Lurzorua ezinbestekoa da bizitzarako, baina erreparatu al diozu naturan botatzen edo uzten den hondakin kopuruari eta horrek dakarren inpaktuari?
Antzinean, San Joan egunak adierazten zuen landareen unea. Landareak bildu, lehortu eta kontserbatu egiten ziren, urtean zehar familiaren gaitzak arintzeko. Data horretan lortzen dute landareek argitasun handiena, eta haietako asko biltzeko egoera ezin hobean daude. Tradizio hori mendeetan zehar mantendu zen, eta ametatik alabetara transmititu zen; izan ere, emakumeak izan ohi ziren horren arduradunak. Modernizazioaren etorrerak eta landa-ingurunea uzteak landare horiek, haien erabilerak, bilketa… ahaztea eragin zuten. Esperientzia honen bidez, gure arbasoen tradizio horiek berreskuratu nahi ditugu, ezagutza hori, gizakiaren eta planetaren arteko oreka hori, ondo zaindutako natura batek hamaika onura ekar diezazkigukeela agerian uzteaz gain. Inguratzen gaituen inguruneari erreparatzeko eta errespetatzen ikasteko unea da, zalantzarik gabe, irabazten aterako baikara. Zuk ere onura atera nahi duzu?
Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak
Partekatu jarduera hau:
Ekoetxea, Euskadiko Ingurumen Zentroen Sarea, Eusko Jaurlaritzak kudeatzen du, Ihobe sozietate publikoaren bitartez.