
Ur garbia eta saneamendua
Familiak
4 urtetik gorakoentzat
Elebiduna
2:30
11:00 - 13:30
12 Apirilak, 2026
Lurrean milioika urte daramatzan organismo bat dago, eta zehatz-mehatz daki non dauden ur eta aire garbienak.
Gertutik ezagutu ondoren, apaingarriak sortzeko, jarduera bat egingo dugu familian. liken kontserbatuekin, landare txikiekin eta beste material naturalekin, barruan natura zatitxo bat gordez. Esperientzia hau bizi nahi duzue?
Likenen munduan murgiltzeko bidaia txiki bat egingo dugu, naturan duten eginkizun garrantzitsua ezagutzeko eta airearen eta uraren kalitatea onak diren ulertzeko.
Esperientziari amaiera emateko, sormenari tartea eskainiko diogu, non pertsona bakoitzak bere apaingarri naturalak sortu eta etxera naturako zati txiki bat eramateko aukera izango duen.
Norak (IXKIN BERDEA) likenak artisau-apaingarri eder nola bihur daitezkeen erakutsiko digu, haien forma, kolorea eta freskotasuna mantenduz. Sorkuntza bakoitza naturarekiko eta uraren babesarekiko konpromiso keinu zango dira, ura gure baliabiderik baliotsuena baita.
Zer aurkituko duzue ?
-Likenek uraren eta airearen kalitatearekin duten lotura ezagutzea.
-Edertasuna bere horretan mantentzen duten kontserbazio teknika naturalen berri izatea.
-Zure apaingarri bakar eta errepikaezina sortzea.
-Urak naturan eta gure egunerokoan duen funtsezko eginkizunari buruzko ikuspegi kontzienteagoa izatea.
“Ura arnasten duten likenak, bizitza arnasten duten apaingarriak direlako”.
Leku mugatuak! Erreserbatu zurea!
Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak
Partekatu jarduera hau:
Aukeratu harremanetan jarri gura dozun Ekoetxea eta bialdu mezu bat. Lehenbailehen jarriko gara zugaz harremanetan.