Lurreko ekosistemen bizitza
4 urtetik aurrera
Euskera
1 Ordu
11:00 - 12:00
25 Urtarrilak, 2026
Bizi ezazu ipuin kontaketa saio baten magia Sorgina Txirulinaren eskutik. Enpatia eta naturarekiko maitasuna inspiratzen duten ipuinak eta errimak zain dituzu.
Ama Lurra ipuin bat baino askoz gehiago da: bidaia sentsoriala da, istorioak eta musikak bat egiten dutena, haurrengan naturarekiko lotura zein inguruan dugun guztiarekiko enpatia eta errespetu balioak pizteko nahia sustatzen duena.
Saio honetan, haurrek eta helduek bizi garen lurra zaintzearen garrantziaz jabetuko dira, txikienak Ama Lurra izeneko “ekosistema” handi honen parte direla ohartzera gonbidatuz. Ez da entzutea bakarrik, sentitzea da; ez da ikustea bakarrik, konektatzea baizik.
Parte hartzeko ikuskizuna da, non:
Bizipen kulturala, naturarekiko jakinmina eta musikak bat egiten duten esperientzia
Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak
Partekatu jarduera hau: