Osasuna eta ongizatea
Familiak (6 urtetik aurrera)
Elebiduna
1:30
11:00 - 12:30
8 Ekainak, 2025
Sar zaitez esperientzia liluragarri honetan eta murgildu zaitez erleen mundu zoragarrian Iñaki Gonzalo erlezainaren eskutik. Deskubritu erleen biologia eta ezaugarri nagusiak, intsektu hauek ingurune naturalean duten berebiziko garrantzia eta klima-aldaketak nola eragiten dien aztertzen dugun bitartean.
Baina hau ez da guztia! Iñakik hemen bertan, Urdaibaiko bihotzean egiten dituen ezti mota desberdinak dastatzeko aukera ere izango baituzu! Erlea gure bizitzetako elementu garrantzitsua da, ezinbestekoa ekosistema desberdinetan eta oinarrizkoa biodibertsitatearen kontserbaziorako. Esperientzia honetan, erlauntza bat nolakoa den ikusiko dugu, eta erleen eta haien eztiaren hainbat alderdiri, argizariari, erlauntzaren beste produktu batzuei eta beste intsektu txiki sinestezin askori buruz ikasiko dugu.
Izan zaitez konponbidearen parte eta egin apustu bertakoa, jasangarria eta osasuntsua den kontsumo baten alde.
Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak
Partekatu jarduera hau:
Ekoetxea, Euskadiko Ingurumen Zentroen Sarea, Eusko Jaurlaritzak kudeatzen du, Ihobe sozietate publikoaren bitartez.