Enpresei eta erakundeei beren eraldaketa-prozesuetan laguntzen diegu, lan-espazioak leku enblematiko eta bakanetan eskainiz, beren ekitaldiak eta topaketak modu jasangarri, seguru eta inspiratzailean egin ditzaten.
Imajinatzen duzu zure topaketa egin eta atzealdean Urdaibaiko padurak edo Bizkaiko azken meategiko terrazak edukitzea?
Zure ekitaldia edo bilera Ekoetxea Sareko edozein aretotan antolatzen baduzu, jarduera horrek eragiten dituen berotegi-efektuko emisioen inpaktua ezabatzen eta/edo konpentsatzen lagunduko dugu, prestatu ditugun neurri eta ekintza jasangarrien bidez.
Zentroetako bilera-aretoak eta espazioak Jaurlaritzaren edo hirugarren erakundeen ekitaldi propioak hartzeko dira. Areto edo espazio horiek alokatzeko eta/edo doan lagatzeko erregimenean eskaintzen dira; lehentasuna dute Eusko Jaurlaritzak esklusiboki garatutako ekitaldi eta jarduera propioek, edo beste erakunde sustatzaile batzuen laguntzaile gisa Jaurlaritzak parte hartzen duen ekitaldiek.
Bai. Zenbait erabilera-betekizun eta -baldintza bete beharko dituzte, eta ezarritako erreserba-prozedura jarraituko da. Zalantzarik izanez gero, azken erabakia hartzea Ekoetxea Zentroen Sarearen Zuzendaritzari egokituko zaio.
Espazioak lagatzeko baldintzak eta ezarritako prezioak une bakoitzean indarrean daudenak izango dira.
Aretoak erabiltzea eskatu ahal izango da mota honetako ekitaldiak egiteko:
– Ingurumenarekin edo jasangarritasunarekin lotutako ekitaldiak.
– Irabazi asmorik gabeko jarduera zientifiko, mediko eta ikertzailearekin lotutako ekitaldiak.
– Kultura-, arte- edo kirol-ekitaldiak, irabazi asmorik gabekoak.
– Ekoetxea kokatuta dagoen lurraldearen edo naturagunearen garapen ekonomiko eta sozialarekin eta lurralde horri balioa ematearekin zerikusia duten ekitaldiak.
– Gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzearekin lotutako ekitaldiak.
– Barneko edo korporazioko enpresa-ekitaldiak (enpresen eta erakundeen bilerak eta konbentzioak, tailerrak, mintegiak eta beste prestakuntza-saio batzuk).
– Ekitaldi politiko edo sindikalak.
– Erlijio-ekitaldiak edo zeremonia zibilak (ezkontzak, jaunartzeak, bataioak, etab.).
– Ospakizun pribatuak (enpresako bazkariak, urteurrenak, etab.).
– Diru-bilketak, enkanteak edo sarrera bat ordaintzea eskatzen duten ekitaldiak.
– Enpresa edo erakundeen produktuak, merkaturatze-kanpainak edo merkataritza-jarduerak aurkeztea.
Ezta partikularrei alokatzea edo Ekoetxea Sarearen oinarrizko helburuak oztopa ditzakeen beste edozein jarduera egitea ere.
Ekoetxea, Euskadiko Ingurumen Zentroen Sarea, Eusko Jaurlaritzak kudeatzen du, Ihobe sozietate publikoaren bitartez.