ESKOLA PROGRAMA

ZER DA ESKOLA PROGRAMA?

Ingurumen Hezkuntza eta Sentsibilizazioko Eskola Programa, Garapen Iraunkorraren Euskal Ingurumen Estrategiaren (2002-2020) barruan dagoena, Ekoetxea Azpeitiaren jarduera nagusietako bat da.

Ekoetxean Jasangarritasunerako Hezkuntzan lan egiten dugu, eguneroko bizitzarako irizpide praktikoak eskaini eta beharrezko inplikazio soziala lortu nahi dugulako.

Ekoetxea Azpeitiak 4 gune ditu, eta horietan 12 gai lantzen dira:

  1. Atmosfera
  2. Klima-aldaketa
  3. Ura
  4. Biodibertsitatea
  5. Demografia
  6. Hiriak
  7. Mugikortasuna
  8. Energia
  9. Zarata
  10. Kontsumoa
  11. Hondakinak
  12. Garapen jasangarria

 

Eskola Programa ikastetxeentzat diseinatuta dago, non ikaskuntzaren oinarria naturarekiko harreman zuzenaren inguruan mugitzen den. Hezkuntza-maila guztietarako lan-jardunaldiak diseinatzen ditugu: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza.

Ekoetxea bisitatzeaz gain, programa osagarriak eskaintzen ditugu: Igarako errota, Xaguxatar bidea…

UNITATE DIDAKTIKOAK

Ekoetxea Azpeitiaren Eskola Programak 6 ikastaro ditu. Hona hemen, laburbilduta:

1. Haur Hezkuntza

Bizi garen lurra

Jolas baten bidez, ikasleen ingurunean bizi diren izaki bizidunak identifikatuko ditugu (animaliak, landareak, etab.) eta zer eskaintzen diguten ikasiko dugu (elikagaiak, beste produktu batzuk ekoizteko lehengaiak, botikak, etab.). Gainera, ingurumenaren aldeko jokabide eta portaera positiboak landuko ditugu.

 

Zarata

CD baten bidez, gure inguruan dauden soinuak eta zaratak entzuteko aukera izango dugu, entzuten duguna identifikatuz, jolas moduan. Parte-hartzaile guztien artean, inguruko zarata murrizteko gutako bakoitzak egin ditzakegun gauza txikiak azalduko ditugu.

 

Zaborra

Zaborrek ez dute ezertarako balio, zikinak eta itsusiak dira, eta usain txarra dute. Zaborrak arazotzat hartzen ditugu. Jakingo al dugu zer egin Ekoetxea Azpeitian emango dizkiguten zaborrekin? Ea gai garen zabor bakoitza dagokion edukiontzira botatzeko!!!

 

PROGRAMA OSAGARRIAK: beste ekipamendu batzuetara bisitak

 

Igarako errota

Azpeitiko Loiola auzoan dagoen Igarako errota XVIII. mendekoa da eta zaharberrituta dago. Ekoetxea Azpeitiak doako bisita gidatuak eskaintzen ditu. Uraren energia aprobetxatuz mugitzen da, eta gure arbasoek irina nola egiten zuten ikasi daiteke bertan.

2. Lehen Hezkuntza (1. zikloa)

Animaliak eta landareak

Programa honen bidez, izaki bizidunen aniztasun handia dagoela jakingo dugu, eta guztiak ez direla leku beretan bizi. Bakoitza bere bizi-ingurunera egokituta dago (itsasoa, ibaiak, lurra...). Animalia batzuk gurekin bizi dira (etxeko animaliak) eta beste batzuk ez (animalia basatiak). Animalietatik eta landareetatik lortzen ditugun gaiak ere ezagutuko ditugu: janaria, erregaia, botikak, egurra, etab. Izaki bizidunak errespetatu eta babestu behar ditugu, eta, helburu horretarako, ikasleekin zenbait jokabide landuko ditugu.

Zarata eta energia

CD baten bidez gure inguruko soinuak entzun eta identifikatu ondoren, soinuak eta zaratak joko gisa bereiziko ditugu. Era berean, zaratak murrizteko zer egin beharko genukeen landuko dugu.
Edozein jarduera egiteko energia behar dugu. Joko gisa, funtzionatzeko aparatuek, makinek eta elementuek behar dituzten energia motak aurkitu beharko ditugu. Era berean, energia aurrezteko zer egin beharko genukeen landuko dugu.

Zaborra

Etxe guztietan, baita zurean ere, zaborra sortzen dugu egunero, eta zabor hori metatuz doa. Badakizu nora doan zakar-poltsa beteta dagoenean? Ekoetxea Azpeitian Birziklatzea, Berrerabiltzea, Zabortegia... moduko hitzak ezagutuko ditugu.

PROGRAMA OSAGARRIAK: beste ekipamendu batzuetara bisitak

 

Igarako errota

Azpeitiko Loiola auzoan dagoen Igarako errota XVIII. mendekoa da eta zaharberrituta dago. Ekoetxea Azpeitiak doako bisita gidatuak eskaintzen ditu. Uraren energia aprobetxatuz mugitzen da, eta gure arbasoek irina nola egiten zuten ikasi daiteke bertan.

3. Lehen Hezkuntza (2. zikloa)

Airea
Programa honetan airearen garrantzia ezagutuko dugu, izaki bizidun guztiek (pertsonek, animaliek, landareek) behar baitugu. Baina gizakiok aire hori gure jarduerekin kutsatzen dugu. Giza jarduera horiek eta horien ondorioak aztertuko ditugu: alergiak, larruazaleko arazoak, arnasa hartzeko arazoak, etab.
Eta zer egin dezakegu guk hori saihesteko? Irudien bidez, airea garbi mantentzeko jokabide egokiak landuko ditugu.

 

Ura
Programa honetan ikasiko dugu ura guretzat guztiz beharrezkoa dela, ur hori non dagoen Lur planetan, zein proportziotan, eta zein den bere ziklo naturala. Uraren erabilera aztertuko dugu, non eta zertarako erabiltzen dugun ura etxean, eskolan, kalean... Era berean, instalazio hauetan behatuko dugu uraren zikloa: urtegia – ur garbiak tratatzeko estazioa – hondakin-uren araztegia. Zein da bakoitzaren funtzioa?
Ura altxor bat da. Horregatik, ura nola zaindu eta nola aurreztu ikasiko dugu.

 

Animaliak eta landareak
Programa honetan ikasiko dugu gizakiok beste izaki bizidunen beharra dugula. Horietatik oxigenoa, janaria, jantziak, denbora librea, estetika lortzen dugu. Baina batzuetan, zuzenean edo zeharka, kalte egiten diegu, bizi diren habitatari kalte egiten diogulako. Horregatik, espezie batzuk galtzeko arriskuan daude. Botoien jokoaren bidez, egoera horretan dauden espezieak zeintzuk diren ezagutuko dugu, eta, era berean, espezieak babesteko hainbat neurri landuko ditugu.

 

Zarata eta energia
Zarataz, makinaz, tresna elektrikoz... inguratuta bizi gara. gero eta gehiago dira eta, haien hazkundearekin batera, energiaren kontsumoa ere hazten ari da.
Panelen eta maketen laguntzarekin, zarataren jatorria eta energia-kontsumoa ezagutzeko aukera izango dugu, baita ingurumenean eta gure organismoan bertan sortzen dituzten arazoak ere. Era berean, arazo horiek murrizteko neurriak landuko ditugu.

 

Zaborra
Ados egongo gara zerbait egin behar dugula gure mundua zaborrez ez betetzeko, ezta?
Ekoetxea Azpeitian zabor gutxiago sortzeko hainbat aukera ezagutuko ditugu: Murriztea, Birziklatzea, Berrerabiltzea…

 

PROGRAMA OSAGARRIAK: beste ekipamendu batzuetara bisitak

 

Igarako errota

Azpeitiko Loiola auzoan dagoen Igarako errota XVIII. mendekoa da eta zaharberrituta dago. Ekoetxea Azpeitiak doako bisita gidatuak eskaintzen ditu. Uraren energia aprobetxatuz mugitzen da, eta gure arbasoek irina nola egiten zuten ikasi daiteke bertan.

 

Lapatxeko hiri-hondakinak tratatzeko zentroa
Hondakinen arazoari irtenbidea emateko lehen urratsa zer egiten den jakitea da. Eta Lapatxeko zabortegian bertatik bertara ikusi ahal izango dugu zer egiten den hondakinekin. Garbigunea bisitatzeko aukera ere izango dugu, baita berrerabiltzeko zentroa ere; halaber, konpostaje-plantara hurbildu eta konpostaren bilakaera ikusteko aukera izango dugu.

 

Kontsumo jasangarriaren ikasgela
Ikasgela honen helburua kontsumo jasangarriari buruzko hausnarketa egitea da. Jarduera erosketa baten simulazioa izango da. Lan-dinamika honako hau izango da: eguneroko bizitzako egoera batzuk planteatuko ditugu. Horiei aurre egiteko, erosketa batzuk egin beharko dira. Ikasleak talde txikitan banatuko ditugu, eta talde bakoitzak orri batean idatzi beharko du egin behar dituen erosketen zerrenda. Ondoren, produktuak bilatu eta aukeratuko dituzte. Produktu guztiak lortu ondoren, horien ingurumen-kostua kalkulatuko dugu. Amaitzeko, talde txikiek talde handian aurkeztuko dituzte ondorioak, eta monitorearen laguntzarekin produktu bakoitza aztertu eta aukera jasangarriena ezagutuko dute.

 

Nuarbeko urtegia
Ibai-Eder urtegia edo Nuarbeko urtegia Azpeitian dago, Gipuzkoan. Gipuzkoako Ur Kontsortzioak bisita gidatuen doako zerbitzua eskaintzen du urtegia bisitatzeko. Bisitak adin guztietako taldeentzat zabalik daude. Bisita horietan erakusten diren alderdiak pedagogiaren eta ingurumenaren ikuspegitik aztertzen dira.

 

Bisitak egiteko arauak:
- Gehienez 50 ikasleko taldeek parte hartu ahal izango dute.
- 20-50 ikasleko taldeek gutxienez bi arduradun izan beharko dituzte.
- Bisitaren iraupena instalazio bakoitzean: 60-75 minutu.
- Eskabideak idatziz egin beharko dira.
- Segurtasun eta Osasun Arau Orokorrak irakurri, bete eta bidali, sinatuta, bisitaren eguna baino lehen.
- Urtegia ostegun eta ostiraletan bisitatzen da.

 

Ibai Ederreko edateko uren tratamendurako estazioa
Bisita honetan, ur naturala edo tratatu gabea edateko ur nola bihurtzen den ikusiko dugu. Prozesua Edateko Uren Tratamendurako Estazioetan (EUTE) egiten da. Urak mikroorganismo patogenorik eta substantzia toxikorik gabe egon behar du; eta koloregabea, usaingabea eta geza izan behar du, hau da, ez du kolorerik, usainik edo zaporerik izan behar.

5. Lehen Hezkuntza (3. zikloa)

Atmosfera Klima Aldaketa
Programa honetan, atmosfera zer den eta nola osatuta dagoen ikasiko dugu. Atmosfera gure giza jarduerekin kutsatzen dugu. Panelen eta maketen laguntzarekin, hiru arazo nagusitan zentratuko gara (ozono-geruzaren suntsipena, euri azidoa eta berotegi-efektua), eta horien jatorria eta ondorioak aztertuko ditugu.
Amaitzeko, talde handian airea ez kutsatzeko aholkuak landuko ditugu.

 

Ura
Uraren zikloa azaldu ondoren, uraren erabilerak aztertuko ditugu. Baina, erabilera horren atzealdean, uraren zikloa ezagutu behar dugu, hau da, nondik heltzen zaigun (urtegia), edateko ur non bihurtzen den (edateko uraren tratamendu-zentroa), eta ur hori non tratatzen den garbitzeko, behin erabili ondoren (hondakin-uren araztegia).
Ura zaindu beharreko baliabide bat dela ikusiko dugu. Horregatik, zer egin dezakegu gure eguneroko bizitzan ura ez kutsatzeko eta alferrik ez xahutzeko? Galdera horiei irudi bidez erantzuten saiatuko gara.

 

Biodibertsitatea
Programa honetan biodibertsitatearen garrantzia aztertuko dugu. Museoko argi-panelen bidez, munduko biomen ezaugarriak ezagutuko ditugu, bioma bakoitzean bizi diren animaliak eta landareak, eta kate trofikoetan eta ekosistemetan dituzten erlazioak.
Era berean, giza jarduerek ingurumenean duten eragina aztertuko dugu, eta natura zaintzeko aholkuak landuko ditugu.

 

Kutsadura akustikoa eta energia
Azken hamarkadetan nabarmen handitu da gure inguruan dagoen zarata. Alderdi hori aurrerapenarekin lotuta dago, lana errazten dizuten makinekin, distantziak murrizten dizkizuten garraiobideekin, tresna elektrikoekin... baina horrek guztiak bere eragozpenak ditu: energia gehiegi kontsumitzea, zarata, kutsadura... Zer egin behar dugu gure inguruan dagoen zarata murrizteko? Eta energia-kontsumoa murrizteko?

 

Hiri-ekosistema
Maketa baten bidez, HIRI-EKOSISTEMA bat, hiri batek bere funtzionamendurako inportatu behar dituen gaiak (lehengaiak, energia, ura...) eta sortzen dituen produktuak (hondakinak, zarata...) gertutik ezagutzeko aukera izango dugu. Panelen bidez, hirietan mugikortasunak sortzen dituen arazoak eta egon daitezkeen alternatibak landuko ditugu.

 

Hondakinak eta Kontsumoa
Gizakiak betidanik sortu ditu hondakinak: prestatutako materialak eta tresnak behin eta berriz erabili ondoren, ezertarako balio ez dutenean, baztertu egiten ditu.
Baina gero eta zabor gehiago dago, gehiegi kontsumitzen dugulako. Orduan, zer egin dezakegu?

 

Garapen Jasangarria (Lehen Hezkuntzako 6. maila)
Horregatik, planetaren baliabideak ez dira agortezinak; baliabide horiek zentzuz erabiltzeko irizpideetan oinarritu behar dugu gure bizimodua. Panelen bidez, Lurrak bere kezkak aurkeztuko dizkigu, eta gu ondorio eta proposamen batzuetara iritsiko gara arazo horiei irtenbidea emateko.

 

PROGRAMA OSAGARRIAK: beste ekipamendu batzuetara bisitak

Igarako errota
Azpeitiko Loiola auzoan dagoen Igarako errota XVIII. mendekoa da eta zaharberrituta dago. Ekoetxea Azpeitiak doako bisita gidatuak eskaintzen ditu. Uraren energia aprobetxatuz mugitzen da, eta gure arbasoek irina nola egiten zuten ikasi daiteke bertan.

 

Lapatxeko hiri-hondakinak tratatzeko zentroa
Hondakinen arazoari irtenbidea emateko lehen urratsa zer egiten den jakitea da. Eta Lapatxeko zabortegian bertatik bertara ikusi ahal izango dugu zer egiten den hondakinekin. Garbigunea bisitatzeko aukera ere izango dugu, baita berrerabiltzeko zentroa ere; halaber, konpostaje-plantara hurbildu eta konpostaren bilakaera ikusteko aukera izango dugu.

 

Kontsumo jasangarriaren gela
Ikasgela honen helburua kontsumo jasangarriari buruzko hausnarketa egitea da. Jarduera erosketa baten simulazioa izango da. Lan-dinamika honako hau izango da: eguneroko bizitzako egoera batzuk planteatuko ditugu. Horiei aurre egiteko, erosketa batzuk egin beharko dira. Ikasleak talde txikitan banatuko ditugu, eta talde bakoitzak orri batean idatzi beharko du egin behar dituen erosketen zerrenda. Ondoren, produktuak bilatu eta aukeratuko dituzte. Produktu guztiak lortu ondoren, horien ingurumen-kostua kalkulatuko dugu. Amaitzeko, talde txikiek talde handian aurkeztuko dituzte ondorioak, eta monitorearen laguntzarekin produktu bakoitza aztertu eta aukera jasangarriena ezagutuko dute.

 

Nuarbeko urtegia
Ibai-Eder urtegia edo Nuarbeko urtegia Azpeitian dago, Gipuzkoan. Gipuzkoako Ur Kontsortzioak bisita gidatuen doako zerbitzua eskaintzen du urtegia bisitatzeko. Bisitak adin guztietako taldeentzat zabalik daude. Bisita horietan erakusten diren alderdiak pedagogiaren eta ingurumenaren ikuspegitik aztertzen dira.

 

Bisitak egiteko arauak:
- Gehienez 50 ikasleko taldeek parte hartu ahal izango dute.
- 20-50 ikasleko taldeek gutxienez bi arduradun izan beharko dituzte.
- Bisitaren iraupena instalazio bakoitzean: 60-75 minutu.
- Eskabideak idatziz egin beharko dira.
- Segurtasun eta Osasun Arau Orokorrak irakurri, bete eta bidali, sinatuta, bisitaren eguna baino lehen.
- Urtegia ostegun eta ostiraletan bisitatzen da.

 

Ibai Ederreko edateko uren tratamendurako estazioa
Bisita honetan, ur naturala edo tratatu gabea edateko ur nola bihurtzen den ikusiko dugu. Prozesua Edateko Uren Tratamendurako Estazioetan (EUTE) egiten da. Urak mikroorganismo patogenorik eta substantzia toxikorik gabe egon behar du; eta koloregabea, usaingabea eta geza izan behar du, hau da, ez du kolorerik, usainik edo zaporerik izan behar.

 

Lasaoko Hondakin Uren Araztegia

Lasaoko Hondakin Uren Araztegiaren funtzionamendua ezagutzeaz gain, hondakin-ur horien arazketa-prozesua ezagutzeko aukera izango dugu. Gipuzkoako Ur Kontsortzioak bisita gidatuen doako zerbitzua eskaintzen digu araztegia bisitatzeko.

Bisitak adin guztietako jendearentzat daude zabalik, bai irakaskuntza arautuko ikastetxeetako ikasleentzat, bai beste edozein motatako taldeentzat. Bisita horietan jorratzen diren gaiak pedagogiaren eta ingurumenaren ikuspegitik aztertzen dira.

6. DBH (1. zikloa)

Atmosfera / Klima Aldaketa
Atmosferaren osaera eta funtzioak aztertuko ditugu. Jarraian, airearen kutsadurari erreparatuko diogu: zer den, nork sortzen duen, zer ondorio dituen izaki bizidunengan, baliabideetan, etab. Panelen eta maketen bidez, ozono-geruzaren suntsipena aztertuko dugu, baita euri azidoa eta berotegi-efektua ere. Jarraian, irudien bidez, arazo horien konponbideak landuko ditugu.

 

Ura
Programa honetan, batez ere, uraren jatorria eta ura kontsumorako guneetara iritsi aurretik tratatzeko beharrezkoak diren instalazioak azalduko ditugu, baita ur horren erabilerak eta horiek eragiten dituzten ondorioak ere.
Amaitzeko, uraren kontsumoa murrizteko eta baliabide hori ez kutsatzeko jarraibideak eta jokabideak landuko ditugu.

 

Biodibertsitatea
Programa honetan munduko biomak ezagutuko ditugu panel argidunen bidez. Era berean, maketen bidez, paisaiaren elementu biotikoak, abiotikoak, antropikoak, korridore ekologikoak eta abar aztertuko ditugu. Botoien jokoaren bidez, espezie mehatxatuen, espezie autoktonoen eta inbaditzaileen gaia landuko dugu. Amaitzeko, ingurumenaren aldeko jarrera positiboak garatuko ditugu.

 

Energia eta garraioa
Energiaren kontsumoak gora egiten jarraitzen du eta garraioaren sektorea energiaren kontsumitzaile handienetako bat da. Panelen eta maketen bidez, energia-kontsumoak eta hain beharrezkoa den garraioak ingurumenean eta gure osasunean sortzen dituen arazoak ezagutzeko aukera izango dugu. Era berean, kontzeptuak landuko ditugu arazo horiek murrizteko zer egin dezakegun erabakitzeko.

 

Hiri-ekosistema
Maketen eta panelen laguntzaz, hiriaren eta ingurumenaren arteko harremana eta mendekotasuna landuko dugu. Bestalde, eta hirien antolaketa dela eta, garraioaren beharrari buruz eta horrek sortzen dituen eragozpenei buruz dugun ezagutzan sakontzeko aukera izango dugu. Azkenik, alternatibak proposatuko dira eta denon artean eztabaidatzeko aukera izango dugu.

 

Hondakinak eta Kontsumoa
Lehengaiak mugatuak dira. Baina, hala ere, gure ohitura txarrekin jarraitzen dugu: erosi, denbora labur batean erabili eta gero, zakarretara botatzea. Jokabide horrek, baliabide naturalak agortzeaz gain, ingurumen-arazo handiak sortzen ditu, zaborra ezin baita edonon zokoratu. Ekoetxea Azpeitian ikasleek urrezko hiru arauak ikasiko dituzte.

 

Garapen jasangarria
Gaur egungo gazteek etorkizun hurbilean izango duten garrantzi erabakigarria kontuan hartuta, gure egoera aztertuko dugu eta, hausnarketa egin ondoren, garapen jasangarria lortzeko zer egin dezakegun eta zer egin behar dugun azalduko dugu.

 

PROGRAMA OSAGARRIAK: beste ekipamendu batzuetara bisitak

 

Igarako errota
Azpeitiko Loiola auzoan dagoen Igarako errota XVIII. mendekoa da eta zaharberrituta dago. Ekoetxea Azpeitiak doako bisita gidatuak eskaintzen ditu. Uraren energia aprobetxatuz mugitzen da, eta gure arbasoek irina nola egiten zuten ikasi daiteke bertan.

 

Lapatxeko hiri-hondakinak tratatzeko zentroa
Hondakinen arazoari irtenbidea emateko lehen urratsa zer egiten den jakitea da. Eta Lapatxeko zabortegian bertatik bertara ikusi ahal izango dugu zer egiten den hondakinekin. Garbigunea bisitatzeko aukera ere izango dugu, baita berrerabiltzeko zentroa ere; halaber, konpostaje-plantara hurbildu eta konpostaren bilakaera ikusteko aukera izango dugu.

 

Kontsumo jasangarriaren gela
Ikasgela honen helburua kontsumo jasangarriari buruzko hausnarketa egitea da. Jarduera erosketa baten simulazioa izango da. Lan-dinamika honako hau izango da: eguneroko bizitzako egoera batzuk planteatuko ditugu. Horiei aurre egiteko, erosketa batzuk egin beharko dira. Ikasleak talde txikitan banatuko ditugu, eta talde bakoitzak orri batean idatzi beharko du egin behar dituen erosketen zerrenda. Ondoren, produktuak bilatu eta aukeratuko dituzte. Produktu guztiak lortu ondoren, horien ingurumen-kostua kalkulatuko dugu. Amaitzeko, talde txikiek talde handian aurkeztuko dituzte ondorioak, eta monitorearen laguntzarekin produktu bakoitza aztertu eta aukera jasangarriena ezagutuko dute.

 

Nuarbeko urtegia
Ibai-Eder urtegia edo Nuarbeko urtegia Azpeitian dago, Gipuzkoan. Gipuzkoako Ur Kontsortzioak bisita gidatuen doako zerbitzua eskaintzen du urtegia bisitatzeko. Bisitak adin guztietako taldeentzat zabalik daude. Bisita horietan erakusten diren alderdiak pedagogiaren eta ingurumenaren ikuspegitik aztertzen dira.

 

Bisitak egiteko arauak:
- Gehienez 50 ikasleko taldeek parte hartu ahal izango dute.
- 20-50 ikasleko taldeek gutxienez bi arduradun izan beharko dituzte.
- Bisitaren iraupena instalazio bakoitzean: 60-75 minutu.
- Eskabideak idatziz egin beharko dira.
- Segurtasun eta Osasun Arau Orokorrak irakurri, bete eta bidali, sinatuta, bisitaren eguna baino lehen.
- Urtegia ostegun eta ostiraletan bisitatzen da.

 

Ibai Ederreko edateko uren tratamendurako estazioa
Bisita honetan, ur naturala edo tratatu gabea edateko ur nola bihurtzen den ikusiko dugu. Prozesua Edateko Uren Tratamendurako Estazioetan (EUTE) egiten da. Urak mikroorganismo patogenorik eta substantzia toxikorik gabe egon behar du; eta koloregabea, usaingabea eta geza izan behar du, hau da, ez du kolorerik, usainik edo zaporerik izan behar.

 

Lasaoko araztegia
Lasaoko Hondakin Uren Araztegiaren funtzionamendua ezagutzeaz gain, hondakin-ur horien arazketa-prozesua ezagutzeko aukera izango dugu. Gipuzkoako Ur Kontsortzioak bisita gidatuen doako zerbitzua eskaintzen digu araztegia bisitatzeko. Bisitak adin guztietako jendearentzat daude zabalik, bai irakaskuntza arautuko ikastetxeetako ikasleentzat, bai beste edozein motatako taldeentzat. Bisita horietan jorratzen diren gaiak pedagogiaren eta ingurumenaren ikuspegitik aztertzen dira.

7. DBH (2. zikloa)

Atmosfera eta Klima Aldaketa
Atmosferaren osaera eta funtzioak aztertuko ditugu. Jarraian, airearen kutsadura aztertuko dugu: nork/zerk sortzen duen, zer ondorio dituen, adibidez, gizakiengan, ekosistemetan, ondasunetan...
Ozono-geruzaren suntsipena, euri azidoa eta berotegi-efektua azalduko ditugu. Arazoak aztertu ondoren, talde handian kutsadura murrizteko neurriei buruz ditugun iritziak partekatuko ditugu.

 

Ura
Programa honetan, uraren jatorria azalduko dugu, eta ura tratatzeko beharrezkoak diren instalazioak erakutsiko ditugu (urtegiak – edateko uren araztegia – hondakin-uren araztegia), kontsumo-guneetara iritsi aurretik. Uraren erabilerek sortzen dituzten ondorioak ere aipatuko ditugu. Era berean, Urola ibaiaren arroa aztertuko dugu. Amaitzeko, uraren kontsumoan aurrezteko jarraitu beharreko urratsak azalduko ditugu.

 

Biodibertsitatea
Programa honetan, eta maketa-panelen eta elementu interaktiboen laguntzaz, biodibertsitatearen garrantzia, munduko biomak eta Euskal Herriko biodibertsitatea aztertuko ditugu. Gainera, maketetan elementu abiotikoak eta biotikoak eta gizakiaren eragina aztertuko ditugu. Xilotekan hainbat espezieren ezaugarriak eta erabilerak ezagutuko ditugu, eta txori baten eta zuhaitz zahar baten balioaz jabetuko gara.

 

Energia eta garraioa
Energia-kontsumoak gora egiten jarraitzen du, petrolio-erreserbak agortzen ari dira... eta, horrekin batera, energiaren krisia, airearen kutsadura eta energia-baliabideak kontrolatzeko gatazkak iritsi dira guregana. Garraioaren sektorea energiaren kontsumitzaile handienetako bat da. Panelen eta maketen bidez, garraio pribatuaren erabilerak ingurumenean eta gure osasunean sortzen dituen arazoetan sakontzeko aukera izango dugu. Era berean, guztion artean landuko ditugu arazo horiek murrizteko neurriak.

 

Hiri-ekosistema
Maketa baten bidez, HIRI-EKOSISTEMA bat, hiri bateko sarrerak (energia, lehengaiak, ura, elikagaiak) eta irteerak (hondakinak, zarata, beroa...) aztertuko ditugu, hiri bat ingurumenarekiko elkarreraginean baitago etengabe, eta haren mende dago, nahitaez. Bestalde, hirien antolaketa-ereduak eta mugikortasunak sortzen dituen arazoak landuko ditugu. Amaitzeko, guztion artean landuko eta eztabaidatuko ditugu arazo horiek saihesteko alternatibak.

 

Hondakinak eta Kontsumoa
Gizakiak beti sortu ditu hondakinak, baina gero eta zabor gehiago dago; gehiegi kontsumitzearen ondorioz arazo larria bihurtu delako. Ikasleok “ZER EGIN DEZAKEGU ZABORREKIN?” izeneko lana gauzatuko dugu.

 

Garapen jasangarria
Garapen jasangarriaren definizioa: “Naturari kalte larririk eragin gabe mantendu daitekeen garapena”. Beraz, gure planetan garapen jasangarria bermatzeko, ezinbestekoa da arreta berezia jartzea hainbat arlotan: ura, lurzorua, energia, biodibertsitatea... Hori egitean, konturatuko gara beharrezkoa dela beste garapen mota bat bultzatzea, lurrarekiko, pertsonekiko eta bizi garen ingurumenarekiko errespetuan oinarrituta.

 

PROGRAMA OSAGARRIAK: beste ekipamendu batzuetara bisitak

 

Igarako errota
Azpeitiko Loiola auzoan dagoen Igarako errota XVIII. mendekoa da eta zaharberrituta dago. Ekoetxea Azpeitiak doako bisita gidatuak eskaintzen ditu. Uraren energia aprobetxatuz mugitzen da, eta gure arbasoek irina nola egiten zuten ikasi daiteke bertan.

 

Lapatxeko hiri-hondakinak tratatzeko zentroa
Hondakinen arazoari irtenbidea emateko lehen urratsa zer egiten den jakitea da. Eta Lapatxeko zabortegian bertatik bertara ikusi ahal izango dugu zer egiten den hondakinekin. Garbigunea bisitatzeko aukera ere izango dugu, baita berrerabiltzeko zentroa ere; halaber, konpostaje-plantara hurbildu eta konpostaren bilakaera ikusteko aukera izango dugu.

 

Kontsumo jasangarriaren gela
Ikasgela honen helburua kontsumo jasangarriari buruzko hausnarketa egitea da. Jarduera erosketa baten simulazioa izango da. Lan-dinamika honako hau izango da: eguneroko bizitzako egoera batzuk planteatuko ditugu. Horiei aurre egiteko, erosketa batzuk egin beharko dira. Ikasleak talde txikitan banatuko ditugu, eta talde bakoitzak orri batean idatzi beharko du egin behar dituen erosketen zerrenda. Ondoren, produktuak bilatu eta aukeratuko dituzte. Produktu guztiak lortu ondoren, horien ingurumen-kostua kalkulatuko dugu. Amaitzeko, talde txikiek talde handian aurkeztuko dituzte ondorioak, eta monitorearen laguntzarekin produktu bakoitza aztertu eta aukera jasangarriena ezagutuko dute.

 

Nuarbeko urtegia
Ibai-Eder urtegia edo Nuarbeko urtegia Azpeitian dago, Gipuzkoan. Gipuzkoako Ur Kontsortzioak bisita gidatuen doako zerbitzua eskaintzen du urtegia bisitatzeko. Bisitak adin guztietako taldeentzat zabalik daude. Bisita horietan erakusten diren alderdiak pedagogiaren eta ingurumenaren ikuspegitik aztertzen dira.

 

Bisitak egiteko arauak:
- Gehienez 50 ikasleko taldeek parte hartu ahal izango dute.
- 20-50 ikasleko taldeek gutxienez bi arduradun izan beharko dituzte.
- Bisitaren iraupena instalazio bakoitzean: 60-75 minutu.
- Eskabideak idatziz egin beharko dira.
- Segurtasun eta Osasun Arau Orokorrak irakurri, bete eta bidali, sinatuta, bisitaren eguna baino lehen.
- Urtegia ostegun eta ostiraletan bisitatzen da.

 

Ibai Ederreko edateko uren tratamendurako estazioa
Bisita honetan, ur naturala edo tratatu gabea edateko ur nola bihurtzen den ikusiko dugu. Prozesua Edateko Uren Tratamendurako Estazioetan (EUTE) egiten da. Urak mikroorganismo patogenorik eta substantzia toxikorik gabe egon behar du; eta koloregabea, usaingabea eta geza izan behar du, hau da, ez du kolorerik, usainik edo zaporerik izan behar.

 

Lasaoko Hondakin Uren Araztegia
Lasaoko Hondakin Uren Araztegiaren funtzionamendua ezagutzeaz gain, hondakin-ur horien arazketa-prozesua ezagutzeko aukera izango dugu. Gipuzkoako Ur Kontsortzioak bisita gidatuen doako zerbitzua eskaintzen digu araztegia bisitatzeko. Bisitak adin guztietako jendearentzat daude zabalik, bai irakaskuntza arautuko ikastetxeetako ikasleentzat, bai beste edozein motatako taldeentzat. Bisita horietan jorratzen diren gaiak pedagogiaren eta ingurumenaren ikuspegitik aztertzen dira.

IZEN-EMATEAK

Zure erreserba formalizatzeko edo informazio gehiago lortzeko, jarri harremanetan honako helbide honetara idatziz:

hezkuntza.azpeitia@ekoetxea.eus

943 812 448

Deiaren hurrenkera errespetatuko da egutegia osatu arte

 

Erreserba egin ondoren, Ekoetxea Azpeitiako Ingurumen Hezkuntzako taldeak posta elektronikoz bidaliko dio irakasleen materiala ikastetxeko harremanetarako pertsonari.