Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikia, helbide fiskala Alda duena. Urkixo, 36 – 6. solairua, Bilbo. IFK: A01024223.
Euskal herritarrak ohituren aldaketarantz mobilizatzea, sormenaren eta sare sozialetan parte hartzearen bidez, Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen testuinguruan, bizimodu jasangarriagoak eta ingurumenarekiko arduratsuagoak sustatuz.
Ekoetxea Sarearen Instagrameko profil ofizialean garatuko da lehiaketa: @red_ekoetxea_sarea
.
Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren 18 urtetik gorako pertsonek parte hartu ahal izango dute.
Parte hartzeko, baldintza hauek bete behar dira:
1️⃣ Jarraitu @red_ekoetxea_sarea kontuari
2️⃣ Eman “atsegin dut” lehiaketako reelari
3️⃣ Aipatu bi pertsona iruzkinetan
4️⃣ Idatzi zure ideia hondakin gutxiagorekin bizitzeko moduari buruz
Lehiaketan parte hartzeak berekin dakar oinarri hauek onartzea.
Ihobe SAk beretzat gordetzen du lehiaketan aldaketak egiteko eskubidea, baldin eta lehiaketa hori burutzea eragozten duen arrazoiren bat gertatzen bada edo aldaketak lehiaketa hori hobetzeko helburua badu.
Lehiaketan parte hartzeko epea zabalik egongo da 2025eko azaroaren 21eko 09:00etatik 2025eko abenduaren 1eko 23:59ra arte.
Ezinbesteko kasuetan, lehiaketaren epea atzeratzeko edo luzatzeko eskubidea du IHOBE S.A.k, baita lege-baldintza hauek interpretatzeko eskubidea ere, behar bezala garatzen direla bermatzeko.
Hiru ideia irabazle aukeratuko dira, eta bi pertsonarentzako landa-etxe jasangarri batean asteburuko esperientzia jasoko dute.
Sariak ezin izango dira trukatu ez balio ekonomikoagatik, ez bestelako ondasun edo zerbitzuengatik.
Hiru ideia irabazleak 2025eko abenduaren 3an aukeratuko dira, 12:00etan.
Ekoetxea Sareko komunikazio taldeko ordezkariek osatutako epaimahaiak aurkeztutako ideien sormena, originaltasuna eta eragin positiboa baloratuko ditu.
Irabazleekin harremanetan jarriko gara Instagrameko zuzeneko mezu baten bidez, sari-banaketa koordinatzeko.
Ihobe S.A. ez da erantzule izango parte-hartzaileek emandako datuetan akatsik badago eta, ondorioz, ezin badira behar bezala identifikatu edo saria eman.
Datuak Babesteko Europako Erregelamenduarekin (Europako Parlamentuaren 2016/679 DBEO) eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoarekin bat etorriz, “4 PERTSONARENTZAKO NEKAZALTURISMO IRAUNKORREKO ASTEBURU BATEN ZOZKETA” n parte hartzen dutenen datu pertsonalak Ihoberen datu-basean sartuko dira. Ekoetxea Sareko esperientzien promozioak jasotzeko soilik erabiliko dira zure datuak, eta ez zaizkie hirugarrenei lagako zure baimenik gabe. Era berean, datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko eta datuak ezerezteko eskubideak edozein unetan baliatu ahal izango dira, Urkixo zumarkalea 36, 6. solairua, 48011 Bilbao, edo helbide elektroniko honetan: lopd@ihobe.eus
Zozketan parte hartzeak esan nahi du oinarriak osorik onartzen direla, eta parte-hartzaileek berariaz uko egiten diotela horien aurka egiteari eta egokitu dakiekeen beste edozein ekintza administratibo edo judizial gauzatzeari.
ERANTZUKIZUNA:
Antolakuntzak beretzat gordetzen du zozketa honen oinarriak edozein unetan interpretatu eta aldatzeko eskubidea, baita baliogabetzeko edo indarrik gabe uzteko eskubidea ere, betiere horretarako arrazoi justifikaturik badago. Nolanahi ere, konpromisoa hartzen dute aldatutako oinarriak edo, hala badagokio, zozketa osoa baliogabetzen dutela parte-hartzaileei jakinarazteko ekoetxea.eus orriaren bidez.
Parte-hartzaileek konpromisoa hartzen dute ematen duten informazioa osoa, egiazkoa eta eguneratua dela; nolanahi ere, erakundeak ez du egiazkoa dela egiaztatuko, eta, beraz, akats, ez-egite edo faltsutzeen ondoriozko erantzukizunik ez du izango.
Erreklamaziorik edo gatazkarik izanez gero, parte hartzen duten pertsonek zein erakunde antolatzaileak Bizkaiko auzitegien jurisdikzioaren mende jarri beharko dute.
Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa
Urkixo zumarkalea, 36 – 6. solairua – 48011 BILBO
Telefonoa: 946 870 402
Email: kaixo@ekoetxeasarea.eus