
Lurreko ekosistemen bizitza
Familiak
6 urtetik aurrera
Euskera
2 ordua
10:30 - 12:30
29 Martxoak, 2026
Non dago ura lurrean? Ura non nahi dago eta ondorioz, biziaren iturri dela esan ohi da. Lurrean ere, urak zipriztintzen du dena. Esperientzia honetan ikusiko dugunez, intsektu eta landareak esaterako, urez osatuta daude hein handi batean. Beraz, gonbidatuta zaude urak lurrean estaltzen dituen zirrikitu guztiak ikertzera!
Ba al zenekien martxoaren 22an Uraren Mundu mailako Eguna dela? Ondorioz, urari lotuta eta Zorione Mendez Martin bidelagun, Ura Non Nahi esperientzia-sorta prestatu dugu. Izenburuak dioen moduan, urari loturiko 5 esperientzia izango ditugu, otsailetik hasi eta ekaina bitarte:
• Itsasoa, ekosistema aberatsa (eginda)
• Lurra, amalurrari gorazarre
• Zerua, laino ezberdinak erreparatuz
• Gorputza, fisiko eta emozionala
• Ereintza, gure ekarpena
Oraingoan, ‘Lurra, amalurrari gorazarre’ esperoentzian, lurrean dagoen uraz hitz egingo digu Zorionek. Gainera, eguraldia lagun, Ekoetxearen inguruan dauden naturako elementuak baliatuz intsektu ezberdinak irudikatu eta mandala handiak sortuko ditugu. Amaitzeko, mandala handia paperean egin eta bakoitzak etxera eramango du.
Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak
Partekatu jarduera hau: