
Desberdintasunak murriztea
Familiak
3 urtetik aurrera
Euskera
1 ordu
11:00 - 12:00
7 Martxoak, 2026
Berdintasunaren betaurrekoak jazteko garaia da! Ipuin eta jolasen bitartez, Araitz eta Tulipak, bioaniztasuna eta, arraza eta genero ikuspegiak landuko dituzte esperientzia honetan. Ezberdintasunak gaindituz, ez galdu begi berriekin ikusteko aukera paregabe hau!
Biodibertsitatea ezinbesteko elementua da klima-aldaketaren testuingurura egokitzeko, izaki bizidun bakoitza beharrezkoa baita ingurumenaren funtzionamendu egoki baterako. Honakoa ulertzeko, aniztasuna eta berdintasuna, barneratu behar ditugun ikuspegiak dira. Ipuin-kontaketa honetako protagonista Tulipa da, azala lorez beteta daukan hipopotamo bat eta nola sentitzen den azalduko digu. Alboka bidelagun eta animalia ezberdinak adibidetzat hartuta, genero berdintasuna eta berdintasun fisikoa beharrezkoak direla ikusiko dugu.
Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak
Partekatu jarduera hau: