San Lorentzo urmaela: Oreka berreskuratuz. Natura egokituz doa… Eta zu?

13. GJH

Klimaren aldeko ekintza

San Lorentzo urmaela: Oreka berreskuratuz. Natura egokituz doa… Eta zu?

Gitxieneko adina

25 urtetik aurrera

Hizkuntza

Elebiduna

Iraupena

1:30

Ordutegia

Ordutegi anitzak (xehetasunak barruan)

Data

28 Otsailak, 2026

San Lorentzoko urmaelak misio erabakigarria du: klima aldaketara egokitzea eta urteen poderioz galdutakoa berreskuratzea. Nola lortuko du? Oreka berreskuratuz, urari lekua itzuliz eta bizitzari bidea emanez.

10:30-12:00 Euskara
12:30-14:00 Gaztelania

Zatoz Plaiaundi Parke Ekologikoan zehar egingo dugun ibilbide gidatura, eta ezagutu San Lorentzoko urmaela handitzearen arrazoiak. Bat egin ekosistemari ez ezik, komunitate osoari mesede egingo dion misio kolektibo batean.

Zer aurkituko duzu?
Padurak beste begirada batekin: Inguruneaz duzun ikuspegia aldatuko duten erronkak eta desafioak.
Denboran zehar bidaia: Ezagutu Txingudiko paduren bilakaera, historia eta klima-aldaketaren aurrean duten funtsezko eginkizuna.
Naturarekiko konexioa: Sortu benetako lotura emozionala eremu natural paregabe honekin.
Proiektuaren garrantzia ulertu: Ezagutu leheneratze lanek biodibertsitatearen zaintzan eta Txingudiko komunitate osoaren bizitzan izango dituen onurak.
Ekin gaurtik aurrera: Aholku praktikoak jasoko dituzu zure egunerokoan ohitura jasangarriak txertatzeko.

Ingurumena zaintzea, pertsonen bizi-kalitatea hobetzea da.

Zentroa

Zalantzaren bat?

Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak

Partekatu jarduera hau:

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.