
Ekoizpen eta kontsumo arduratsua
6 urtetik aurrera
Elebiduna
2 Ordu
10:30 - 12:30
8 Otsailak, 2026
Sortu zure maskara-estalkia etxean dituzun material ezberdinak erabilita! Iñauteri hauetan, pertsonaia, animalia edo objetu bihur zaitezke eta, abiapuntua, zure sormena da.
Erabiltzen ez ditugun materialak ditugu gure inguruan, horiek pilatu edo zuzean bota egiten ditugu. Nor naiz? Esperientzia baliatuz, material horiei beste bizitza bat eman eta iñauterietarako maskara-estalkiak sortuko ditugu. Zorione izango dugu esperientzia honetan bidelagun, eta gainera, ideia-iturri modura kultura ezberdinetako maskara-estalkiak erakutsiko dizkigu. Oihala, kartoia, papera, plastikoa, … edozer material dela, dibertigarri bilakatuko dugu, istorio bat sortuko diogu eta nola ez, ikasitako guztia partekatzeko aukera izango dugu!
Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak
Partekatu jarduera hau: