
Lurreko ekosistemen bizitza
4 urtetik aurrera
Euskera
1 Ordu
11:00 - 12:00
1 Otsailak, 2026
Naturaren bost elementuak zure barnean daude! Lurra, egurra, sua, metala eta ura gure egunerokotasunean daude, baina non? Naturaren elementuak sentitzen ditugun emozioen parekoak dira, ezberdinak bezain beharrezkoak. Ez galdu zure gorputzean natura ulertzeko esperientzia bikain hau!
Adorek 8 urte bete ditu eta bere aitonak oparitu zizkion kanikekin ibiltzen da jolasean lagunartean. Behin, ordea, kanikak ahaztuta uzten ditu mendi batean, eta hara gerturatzean, aitonaren kontakizunez gogoratzen da. Aitonak sarri esaten zion Adoreri, kanpoan ikusten zuena barruan zeukala, eta arnasterakoan senti zezakeela. Bapatean, lurrean dauden kaniketako bat kolorez aldatzen hasten da, eta Adoreri atzo gertaturiko pasarte bat etortzen zaio burura: bere lagunak esandakoa ez zitzaion gustatu eta horregatik minduta zegoen. Kanikak kolorez aldatzen joango dira naturaren elementuak irudikatuz, eta elementu bakoitza, gure emozioekin lotu eta ulertzen joango gara. Arnasketa eta instrumentu ezberdinak erabilita, egunerokotasunean ditugun bizipenez ohartuko gara. Emozio horiek guztiak beharrezkoak ditugu eta garrantzitsua da horiek orekatzen ikastea. Berdina gertatzen da ingurune natural batean, elementuen aniztasuna ezinbestekoa da naturaren funtzionamendu egoki baterako. Beraz, denok batera: om… ene!
Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak
Partekatu jarduera hau: