Baten batek salgai jarri du planeta Wallapopen (eta arrazoi on bat du horretarako)

Durante unos segundos, cualquiera podría creer que es un anuncio más.

Istant batez, edozeinek pentsa lezake gainerakoen moduko iragarki bat dela. Planetaren argazki bat, prezioa: 0 €, eta deskribapena: “Egoera onean, arazo batzuekin (klima-aldaketa, kutsadura, baso-soiltzea…)”.

Baina argitalpen honen atzean ez dago salerosketarako asmorik. Dei bat egin nahi da.

Ekoetxea ingurumen-zentroen sareak kontzientzia pizteko erakusleiho bihurtu nahi du Wallapop, sekula egin gabeko ekintza batekin: “Planeta salgai” kanpaina, gogoeta piztu eta ingurumenarekiko benetako konpromisoa sustatu nahi duena.

“Lortu nahi dugu jendea une batez gelditu, eta bere buruari galdetzea ea benetan zaintzen ari garen daukaguna.
Planeta ez dago salgai: babestu, partekatu eta zaindu egiten da”,


Ohiturak aldatzeko erronka bat

Ekoetxea Erronka erronkaren parte da ekimena. Herritarren mugimendu horrek jendea bultzatu nahi du planetaren aldeko konpromisoa abiarazteko, eguneroko keinu txikiekin: plastiko gutxiago erabiltzea, bertoko produktuak kontsumitzea, modu jasangarrian mugitzea eta espazio naturalak zaintzea.

Helburua anbizio handikoa da, baita itxaropentsua ere: 10.000 konpromiso indibidual batzea, mundua hobetzea pertsona guztien eskura dagoela erakusteko.


Kontzientzia pizteko salmenta

Iragarkiaren txata irekitzean, erabiltzaileek benetako mezua aurkituko dute:

“Eskerrik asko planeta zaintzeko interesa izateagatik. Hau ez da salerosteko txat bat. Hau gonbidapen bat da Ekoetxea Erronka erronkarekin bat egiteko. Jarri abian zure konpromisoa!”

Publizitaterik eta sare sozialik gabe, ekintza Wallapopen ekosistemaren barruan zabalduko da, eta kontsumo-gune hori ingurumen-arloko aktibismorako kanal bihurtuko da.


Keinu erraz batekin, benetako inpaktua

Edonork parte har dezake.
Zera besterik ez duzu egin behar: sartu Wallapopen eta bilatu “Planeta salgai”.
Hor hasiko da erronka.

Izan ere, bizi garen planetak ez luke preziorik izan beharko.

Comparte:
Otras :

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.