NEKAZALTURISMO JASANGARRIAN 4 LAGUNENTZAKO asteburu bateko lehiaketaren baldintzak

Lege-oinarriak

1. Antolatzailea:

Ihobe, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailera atxikitako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikokoa. Haren helbide fiskala: Urkixo zumarkalea 36, 6. solairua, Bilbo; IFK: A01024223.

2. Xedea:

Euskal herritarrak ohiturak aldatzera mugiaraztea, Ekoetxea Sareko ingurumen-zentroetako esperientzia paregabeen bidez.

3. Parte hartzeko arauak eta baldintzak

Zozketa Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren 18 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago, baldin eta inprimakia honako orri hauetako edozeinetan datu pertsonalekin bete badute:
https://ekoetxea.eus/reto-ekoetxea-erronka/
https://ekoetxea.eus/es/reto-ekoetxea-erronka/ eta pribatutasun-politika eta -baldintzak onartzea.

Ihobe SAk beretzat gordetzen du lehiaketan aldaketak egiteko eskubidea, baldin eta lehiaketa hori burutzea eragozten duen arrazoiren bat gertatzen bada edo aldaketak lehiaketa hori hobetzeko helburua badu.

4. Zozketaren hasiera- eta amaiera-datak

Zozketan parte hartzeko epea zabalik egongo da irailaren 24ko 09:00etatik urriaren 31ko 23:59ra.

Ihobe SAk beretzat gordetzen du zozketaren epea atzeratzeko edo luzatzeko eskubidea, ezinbesteko kasuetan, baita legezko termino eta baldintza hauek interpretatzeko ahalmena ere.

5. Saria

Saria 4 lagunentzako egonaldia da, Euskal Herrian dagoen Nekazaritza Turismo Jasangarri batean.

6. Zozketaren garapena

Zozketa azaroaren 3an egingo da, 12:00etan.

Irabazle bat aukeratuko da, eta beste bi aukeratuko dira erreserba gisa. Irabazlearekin harremanetan jarriko gara azaroaren 3an bertan, posta elektronikoz. Irabazlea Ekoetxeko taldearekin koordinatuko da sariaz gozatzeko.

Ihobe SAk ez du inolako erantzukizunik izango irabazleek emandako datuetan akatsen bat badago eta, akats horren ondorioz, ezin badira irabazle horiek identifikatu.

7. Datuak babesteko legearen ondoriozko betetze-maila

Datuak Babesteko Europako Erregelamenduarekin (Europako Parlamentuaren 2016/679 DBEO) eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoarekin bat etorriz, “4 PERTSONARENTZAKO NEKAZALTURISMO IRAUNKORREKO ASTEBURU BATEN ZOZKETA” n parte hartzen dutenen datu pertsonalak Ihoberen datu-basean sartuko dira. Ekoetxea Sareko esperientzien promozioak jasotzeko soilik erabiliko dira zure datuak, eta ez zaizkie hirugarrenei lagako zure baimenik gabe. Era berean, datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko eta datuak ezerezteko eskubideak edozein unetan baliatu ahal izango dira, Urkixo zumarkalea 36, 6. solairua, 48011 Bilbao, edo helbide elektroniko honetan: lopd@ihobe.eus

8. Oinarriak onartzea eta erantzukizuna

Zozketan parte hartzeak esan nahi du oinarriak osorik onartzen direla, eta parte-hartzaileek berariaz uko egiten diotela horien aurka egiteari eta egokitu dakiekeen beste edozein ekintza administratibo edo judizial gauzatzeari.

ERANTZUKIZUNA:

Antolakuntzak beretzat gordetzen du zozketa honen oinarriak edozein unetan interpretatu eta aldatzeko eskubidea, baita baliogabetzeko edo indarrik gabe uzteko eskubidea ere, betiere horretarako arrazoi justifikaturik badago. Nolanahi ere, konpromisoa hartzen dute aldatutako oinarriak edo, hala badagokio, zozketa osoa baliogabetzen dutela parte-hartzaileei jakinarazteko ekoetxea.eus orriaren bidez.

Parte-hartzaileek konpromisoa hartzen dute ematen duten informazioa osoa, egiazkoa eta eguneratua dela; nolanahi ere, erakundeak ez du egiazkoa dela egiaztatuko, eta, beraz, akats, ez-egite edo faltsutzeen ondoriozko erantzukizunik ez du izango.

Erreklamaziorik edo gatazkarik izanez gero, parte hartzen duten pertsonek zein erakunde antolatzaileak Bizkaiko auzitegien jurisdikzioaren mende jarri beharko dute.

9. Harremanak

Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa

Urkixo zumarkalea, 36 – 6. solairua – 48011 BILBO

Telefonoa: 946 870 402

Email: kaixo@ekoetxeasarea.eus

Ikusi Pribatutasun Politikak

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.