Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak
Familiak (6 urtetik aurrera)
Elebiduna
1:30
11:00 - 12:30
20 Uztailak, 2025
Esperientzia hau aukera ezin hobea da adibide praktiko bat ikasteko: nola hasi gure ingurumen-inpaktua murrizten, planeta zaintzen laguntzeko alternatiba jasangarriagoen erabilera sustatuz.
Ikusi hondakinei bigarren bizitza nola eman. Esperientzia honetan, kartoiak eta artileak berrerabiliko ditugu. Eman bigarren bizitza materialei inguratzen gaituen inguruneaz gozatuz!
ZIRKULATU esperientzien helburua da ekonomia zirkularra beren egunerokotasunean txertatu nahi duten familia guztiak modu dibertigarrian trebatzea eta tresna praktikoez hornitzea.
Gure ingurumen-inpaktua gutxitzea eta baliabideen kudeaketa eraginkorra egitea da gure bizitzetan jasangarritasuna sustatzeko oinarria, eta Ekoetxea Saretik bide hori egiten lagundu nahi dizugu.
Oraingo honetan, eskuzko ehunaren erritmo lasaiarekin berriro konektatzera gonbidatzen zaitugu, berrerabiltzearen eta hondakinak murriztearen balioa aztertzen dugun bitartean. Horretarako, kartoizko ehungailu bat eta artile birziklatuak sortu ditugu taldean.
Jardunaldi honetan, parte-hartzaile bakoitzak bere ehungailu txikia sortuko du kartoi berrerabilia erabiliz, eta bizitza berria emango diogu ehuntzeko oinarri gisa. Artile berreskuratuak, koloretako zatiak, zuntz naturalak eta ehun-hondarrak erabiliko ditugu, eta, hondakin bihurtu beharrean, sormen- eta hausnarketa-hari bihurtuko dira.
Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak
Partekatu jarduera hau:
Ekoetxea, Euskadiko Ingurumen Zentroen Sarea, Eusko Jaurlaritzak kudeatzen du, Ihobe sozietate publikoaren bitartez.