TXINGUDI UDALEKUAK: Ezagutu, jolastu eta ikasi!

15. GJH

Lehorreko ekosistemako bizitza

TXINGUDI UDALEKUAK: Ezagutu, jolastu eta ikasi!

Publikoa

Haurrak (12ra arte)

Hizkuntza

Euskera

Iraupena

4 ordu

Ordutegia

9:30 - 13:30

Data

7 Uztailak, 2025

Uztailaren 7tik 11ra
Uztailaren 14tik 18ra
Uztailaren 21etik 24ra

Abuztuaren 4tik 8ra
Abuztuaren 18tik 22ra
Abuztuaren 25etik 29ra

Uda ate joka dugu eta abenturak zain ditugu Txingudi Udalekuan! Gustatuko al litzaizueke zuen seme-alabek padurako ekosistema hurbiletik ezagutu, aire zabalean ondo pasa eta ingurumena zaintzearen garrantziaz ikastea? Eta guzti hori, lagun berriak egiten dituzten bitartean!

Baina hori ez da guztia: abentura zirraragarri honetan. bakoitzak bere rola zein izango den erabakiko du Esploratzaile bihurtuko da? Babesle? Ekintzailea akaso? Edota, hiru erronkak bere gain hartuko ditu? Azken erabakia berea izango da…!

 

Natura, ikaskuntza eta dibertsioa… Dena udaleku berean! Galdu egingo duzue?

Zer aurkituko dute?
Ekosistemaren esplorazioa: Padurako sekretuak ezagutu eta natura babesten ikasiko dute.
Garapen pertsonala eta soziala: Talde-lana, lankidetza eta arduraren balioak joko eta dinamika aktiboak erabiliz.
Lagun berriak eta oroitzapen ahaztezinak: Elkarrekin partekatzeko, ikasteko eta gozatzeko esperientzia paregabea.

* IZEN EMATEAK Gehienez 3 txanda parte-hartzaile bakoitzeko, txanda bera errepikatu gabe.

ADINA: 7-12 urte (2013-2018 biak barne)

TXANDAK

UZTAILA
1. txanda: uztailaren 7tik 11ra
2. txanda: uztailaren 14tik 18ra.
3. txanda: uztailaren 21etik 24ra.
ABUZTUA
1. txanda: abuztuaren 4tik 8ra
2. txanda: abuztuaren 18tik 22ra
3. txanda: abuztuaren 25etik 29ra

GURASOENTZAT OHAR GARRANTZITSUA!
-Ziurtatu zure seme-alabak arropa erosoa eta oinetako egokiak ekartzen dituela aire zabaleko jardueretarako.
-Funtsezkoa da motxilan edaria eta hamaiketakoa eramatea.
-Ez ahaztu eguzkitako krema eta eltxoen uxatzailea sartzen.
-Gogorarazi iezaiozu ingurumena errespetatzeak eta parkean zaborrik ez uzteak duen garrantzia.

Zentroa: *

Zalantzaren bat?

Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak

Partekatu jarduera hau:

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.