Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak
Familiak (4 urtetik aurrera)
Elebiduna
2 ordu
17:00 - 19:00
7 Ekainak, 2025
Erabiltzen ez diren materialak artelan paregabe bihurtzeko sormen-tailerra. Collagearen bidez, burutugabearen edertasuna esploratuko dugu, alferrikakoa zirudienari bizitza berria emanez eta birziklatzea imajinatzea ere badela ohartuko gaera.
Jaiotzen garenetik, etengabeko kontsumo-sare baten parte gara: janzten dugun arropa, jaten ditugun elikagaiak, erabiltzen ditugun garraioak, gozatzen ditugun zerbitzuak, gure eguneroko zaletasunak eta ohiturak… Horrek guztiak hondakinak sortzen ditu, askotan alferrikakotzat jotzen ditugun materialak bi aldiz pentsatu gabe botatzen ditugunak.
Tailer honetan, material horiei bigarren bizitza bat ematea proposatzen dizugu. Literaria Kalean-en eskutik, erabiltzen ez diren paper, oihal, plastiko, kartoi eta beste material batzuk berrerabiliko ditugu kolorez, mezuz eta sormenez betetako collage artistikoak sortzeko. Gure kontsumo-ohiturei buruz hausnartzeko esperientzia ederra, familia artean ebakitzen eta berrasmatzen dugun bitartean.
Zatoz zaborra edertasun bihurtzera eta denak istorio berri bat izan dezakeela kontatzera!
Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak
Partekatu jarduera hau:
Ekoetxea, Euskadiko Ingurumen Zentroen Sarea, Eusko Jaurlaritzak kudeatzen du, Ihobe sozietate publikoaren bitartez.