Lehorreko ekosistemetako bizitza
Guztiak
Elebiduna
1 ordu
19 Apirilak, 2025
Apirilak 20
Ez al dakizu oraindik zer egin aste santu honetan? Ekoetxea Sareak naturarekin konektatzeko aukera eskaintzen dizu, gune enblematikoetan.
Zatoz Txingudiko padurak ezagutzera eramango zaituen ibilbide gidatu baten bidez, eta, Plaiaundiko Parke Ekologikotik, paduraren ikuspegi panoramiko paregabeaz gozatuko duzu. Paraje zoragarri honen balio naturalak ezagutzeko eta balioesteko esperientzia izango da.
Goza ezazu Txingudiko paduretako gunerik berezienetako batean barrena. Ekoetxearen eskutik, Plaiaundiko Parke Ekologikoa ezagutuko dugu eta paduraren ikuspegi ikusgarriez gozatu ahal izango dugu, naturagune babestu honen bitxikeriak, erabilerak eta garrantzia deskubritzen ditugun bitartean.
Gogoratu naturarekin zuzeneko harremana izateak onura handiak dakarzkigula osasunean eta ongizatean, eta zer hobe modu jasangarrian egiten ikastea baino, gure inpaktua minimizatzeko.
Txandak:
Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak
Partekatu jarduera hau:
Ekoetxea, Euskadiko Ingurumen Zentroen Sarea, Eusko Jaurlaritzak kudeatzen du, Ihobe sozietate publikoaren bitartez.