AINTZIRAKO DAMA-Neønymus

GJH. 6

Ur garbia eta saneamendua

AINTZIRAKO DAMA-Neønymus

Jarduera mota

Ikuskizunak

Publikoa

Gazte eta helduak

Iraupena

1:15

Hizkuntza

Gaztelera

Data

23 Martxoak, 2025

Zure zentzumenetarako musika. Murgildu zaitez urruneko zentzumenezko bidai batean Sobroneko haitzartean zehar Neønymuseko polifonien eskutik.

Imajinario kolektiboan, “Aintzirako dama-k” Arturo erregearen kondairak ekartzen dizkigu gogora, baina, egia esan, gure kulturan arima femenino ugari ere bizi dira, betidanik lakuak, errekak, ur-jauziak eta itsasoak zaindu izan dituztenak: lamiak, anjanak, naiadeak, nereidak… Neønymus-en kontzertu honek, hainbat elkargune izango ditu urarekin, “aintzinako dama” ardatz izanda,; baina baitahistoriaurrearekin eta gizakiaren nahiarekin ere. Neønymus-en polifonietarako hain aproposak diren leku gutxi daude Sobroneko haitzartea bezalakoa. Neønymus-ek bere ahots pertsonala teknologia eta instrumentu ezhoikoen konbinazio ausart batekin fusionatzen du, urruneko iragan komun bat gogorarazten duen soinu-banda sortuz. Hau da hau proposamen estetiko eta musikal liluragarria, gaur egun ezagutzen dugun kontzertuen formatua gainditzen duena, lurrean eta bertako elementuetan murgiltzeko, antzinako lenguaiak eta soinuak berrasmatuz polifonia hipnotiko batzuen bitartez. Bere ahots testurek harmonia intimoak ehuntzen dituzte eta galdutako emozioak berreskuratzen dituzte. Prestatu zaitez zure izaerarekin topo egitera eramango zaituen bidai sakon batean murgiltzeko.

Zalantzaren bat?

Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak

Partekatu jarduera hau: