Zirkulatu: tie dye

GJH. 12

Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak

Zirkulatu: tie dye

Jarduera mota

Tailerra

Publikoa

Gazte eta helduak

Iraupena

1:30

Hizkuntza

Elebiduna

Data

16 Martxoak, 2025

Ehun hondakinak murriztu, sormena sustatu eta iraunkortasuna bermatu zuek sortutako pieza paregabeak jantziz. Etxean dituzuen eta jada erabiltzen ez dituzuen kamisetak hartu eta emaiezue bigarren aukera bat. Tie dye teknika natural honen bidez diseinu paregabeak sortu!

ZIRKULATU esperientziek, ekonomia zirkularra beren egunerokotasunean txertatu nahi duten familia guztiei modu dibertigarrian prestakuntza ematea eta tresna praktikoez hornitzea dute helburu. Gure ingurumen-inpaktua gutxitzea eta baliabideen kudeaketa eraginkorra egitea da gure bizitzetan jasangarritasuna sustatzeko oinarria, eta Ekoetxea Saretik bide hori egiten lagundu nahi dizugu.

Tie-dye ehunen estanpazio teknika bat da hainbat mendetako historia duena. Prozesu bat da, non ehunak lotu eta korapilatzen diren ondoren tindatzeko. Normalean kotoiarekin egin ohi da, baina benetan ondo tintatzeko oinarrizkoa da ehun naturalak erabiltzea.

Ikasi ezazu jada gustatzen ez zaizkizun kamiseta horien bizitza luzatzen, emaiezu bigarren bizitza bat diseinu ezberdin eta originalekin. Zatoz, ondo pasatu eta zure kamiseta propioetan diseinu berriak sortu.

Hondakinen sorrera murriztu ezazu eta zure kamiseten bizitza luzatu diseinu berriekin!

Zentroa: *

Zalantzaren bat?

Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak

Partekatu jarduera hau: