Hegazti Migratzaileen Mundu Eguna: Mugak zeharkatzen

15. GJH

Lehorreko ekosistemetako bizitza

Hegazti Migratzaileen Mundu Eguna: Mugak zeharkatzen

Jarduera mota

Bisita guidatuak

Publikoa

Pertsona helduak

Iraupena

Ordu eta erdi

Hizkuntza

Elebiduna

Data

19 Urriak, 2024

Ba al dago Plaiaundi baino leku egokiagorik Hegazti Migratzaileen Munduko Eguna ospatzeko? Egin bat gurekin esperientzia honetan eta ezagutu hegazti migratzaileek ezkutatzen dituzten sekretuak.

Oraingoan ere, egun berezi hau “Babestu intsektuak, babestu hegaztiak” lelopean ospatuko da.

Hegazti migratzaileek berebiziko garrantzia dute ingurumenean: izurriteen kontrolatzaileak dira, landareak polinizatu eta haziak sakabanatzen dituzte… Hau ezingo lukete egin energia gabe, eta intsektuek paper ezin hobea hartzen dute, hegaztientzat funtsezko energia-iturria izanik.

Horregatik, Gorka Gorospe ornitologo aditua gonbidatu dugu ibilbide zoragarri batean gidatu gaitzan. Lagundu ezazu habitat naturalak babesten!

  • Adina: Pertsona helduak
  • Ordutegia: 10:30-12:00
  • Prezioa: 2€

Zalantzaren bat?

Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak

Partekatu jarduera hau: