Zuk zeuk egin: txorientzako janlekuak

15. GJH

Lurreko ekosistemen bizitza

Zuk zeuk egin: txorientzako janlekuak

Jarduera mota

Tailerra

Publikoa

Familiak (6 urtetik aurrera)

Iraupena

Ordu 1 eta 30 min

Hizkuntza

Elebiduna

Data

27 Urriak, 2024

Lagundu zure inguruko hegaztiei negurako prestatzen, hegaztientzako janlekuak eginez. Inguruneko hegaztiei laguntzeaz gain, zure bizitza alaituko dute haien kantuekin!

Aldaketa klimatikoak hegaztien migrazio eta jokamoldeetan ere eragiten du. Berotze globalak ekosistemen bizi baldintzak eraldatzen ditu, eta aldaketa hauek hegaztiei beraien portaera aldatzera derrigortzen dituzte, beraien biziraupenerako elikagai nahikoa eta bizi baldintza aproposak dituzten tokiak bilatu ahal izateko. Negutegi efektua sortzen duten gasen isurketak handitzen jarraitzen badu, desagertzeko arriskuan egongo diren hegazti espezieen kopuruak gora egingo du. Dagoeneko gaur egun munduko hegazti espezieen % 10 desagertzeko arriskuan egon daitezkeela kalkulatzen da. Esperientzia honetan ekintzara pasatuko gara hegaztientzako janlekuak sortuz, negurako prestatzen laguntzeko. Zure inguruko ekosistemen osasuna hobetzeko keinu txiki bat.

  • Ordua: 16:30 – 18:00
  • Adina: Familiak (6 urtetik aurrera)
  • Prezioa: 2€

Zalantzaren bat?

Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak

Partekatu jarduera hau: