
Ekoizpen eta kontsumo arduratsua
Familiak
6 urtetik aurrera
Elebiduna
2
11:00 - 13:00
24 Maiatzak, 2026
Udaberri honetan, esperientzia goxoa, dibertigarria eta zentzu handikoa bizitzera gonbidatzen zaitugu. “Koxinatu: Udaberriko zaporeak familian” sukaldaritzako bidaia baten bigarren geldialdia da. Lau urtaroak zeharkatuko ditu eta elikagaiei begiratzeko eta dastatzeko duzuen modua aldatuko du.
Bigarren saio honetan, sukaldeko ateak zabalduko ditugu, naturak udaberrian eskaintzen digun guztia elkarrekin ezagutzeko: koloreak, aromak, ehundurak eta errezetak, haurrak eta helduak harrituko dituztenak. Esperientzia praktikoa, sortzailea eta esperimentazioz betea izango da, non familia bakoitzak janaria prestatu, probatu, ikasi eta… eskuak zikindu ahal izango dituen!
Eltze eta mozteko taulen artean, oso garrantzitsua den zerbaiti buruz hitz egingo dugu: gure eguneroko erabakiek, erosteko eta janaria prestatzeko orduan, planeta nola zaindu dezaketen. KM0 produktuak eta sasoikoak aukeratzeak esan nahi du tokiko ekoizleei laguntzea, aztarna ekologikoa murriztea eta osagai freskoagoez eta zaporetsuagoez gozatzea. Eta onena: ahalik eta modurik dibertigarrienean ikasiko duzue… sukaldean!
Zer biziko duzue esperientzia honetan?
– Udabeerriko tokiko produktuak deskubrituko dituzue, eta ikasiko duzue nola eraldatu errezeta erraz eta oso aberatsetan.
– Familian elaborazio gaziak eta gozoak prestatuko dituzue, eta tailerraren amaieran dastatu edo etxera eraman ahal izango dituzue.
– Naturaren zikloekin sukaldaritzaren bidez konektatuko zarete, Ekoetxearen beste esperientzia batzuek esplorazioaren edo jolasaren bidez ingurunearekin konektatzen duten bezala.
– Urteko ziklo baten parte izango zarete, udan eta udazkenean egingo diren saioekin, sasoiko zaporeak aurkitzen jarraitzeko.
Esperientzia ezin hobea familian kalitatezko denbora pasatzeko, haurren sukaldaritzako jakin-mina pizteko eta iraunkortasuna ere kozinatu daitekeela ohartzeko… eta gainera goxoa!
Zuen zain gaude!
Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak
Partekatu jarduera hau: