
Ur garbia eta saneamendua
Familiak
6 urtetik aurrera
Euskera
2 ordua
10:30 - 12:30
26 Apirilak, 2026
Non dago ura lainoetan? Ura non nahi dago eta ondorioz, biziaren iturri dela esan ohi da. Lainoetan ere, ura pilatzen da eta tenperatura jaisten denean, urak bustitzen du dena. Esperientzia honetan ikusiko dugunez, lainoek forma, tamaina eta elkarketa ezberdinak izan ditzakete. Beraz, zeren zain zaude? Goazen lainoak ikertzera!
Urari lotuta eta Zorione Mendez Martin bidelagun, Ura Non Nahi esperientzia-sorta prestatu dugu. Izenburuak dioen moduan, urari loturiko 5 esperientzia izango ditugu, otsailetik hasi eta ekaina bitarte:
• Itsasoa, ekosistema aberatsa (eginda)
• Lurra, amalurrari gorazarre (eginda)
• Zerua, laino ezberdinak erreparatuz
• Gorputza, fisiko eta emozionala
• Ereintza, gure ekarpena
Oraingoan, ‘Zerua, laino ezberdinak erreparatuz’ esperientzian, lainoetan dagoen uraz hitz egingo digu Zorionek. Gainera, ‘leiho’ bat egingo dugu, berarekin zerua erreparatu eta laino mota ezberdinak ikusi ahal izango ditugu. Amaieran, bakoitzak bere lainoa egin eta etxera eramango du.
Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak
Partekatu jarduera hau: