
Ur garbia eta saneamendua
Familiak
5 urtetik gorakoentzat
Euskera
1 ordu
16:30 - 17:30
12 Apirilak, 2026
Uraren garrantzia eta antzerkia uztartu nahi? Ez galdu ‘Putzua begi-bistan’ antzezlan dibertigarria! Putzuak, jolasak eta erabakiak izango ditugu, besteak beste. Familia-giroan. Ura zaintzen ikasiko dugu eguneroko keinu txikien bitartez.
Goizaldek euria egin ondoren kalera atera nahi du paseotxo bat ematera, baina putzuekin topo egiten du leku guztietan. Nola ibiliko da putzu artean? Putzu bat ez zapaltzeko bederatzi modu bururatzen zaizkio baina, aldi berean, horiek zapaltzeko gogoa dauka.
Urari begira dagoela, ura biltzeko moduak bururatzen zaizkio Goizalderi, ura alferrik ez galtzeko. Kepak, ordea, ur-putzuak zapaltzera gonbidatzen du. Zalantza sartzen zaio Goizalderi: ‘zer egingo dut, putzua zapaldu edo gainetik salto egin?’. Gurasoek behin eta berriz esaten dietena etorri zaio burura: ‘Pentsatu ezazu buruarekin Goizalde, buruarekin’. Emanaldia Soreasu Antzokian izango da.
Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak
Partekatu jarduera hau: