Urria, klimaren aldeko ekintza eta konpromisoen hilabetea Ekoetxea sarean

Eusko Jaurlaritzaren ingurumen-zentroen sarea klimaren aldeko ekintzaz eta konpromisoz beteriko urria bizitzeko prestatzen ari da. Ekoetxea Erronka sentsibilizazio-kanpaina handiaren esparruan, zeinaren helburua lau hilabetetan 10.000 konpromiso jasangarri lortzea den, herritarrei aurrerapausoa eman eta erronka kolektibo horrekin bat egiteko deia egiten zaie.