Let’s Clean Up Euskadi: herritarrak abian jartzean, planetak nabaritzen du

Ekoetxea Sareak laguntza eman du asteburu honetan gure ingurune naturalak hobetzeko, 760 kilo hondakin baino gehiago bildu baititu, Let’s Clean Up Euskadiren edizio berri batean.
Europako *Let’s Clean Up Europe* kanpainaren barruan antolatu da ekintza, eta Meatzalde, Urdaibai, Txingudi eta Añana-Sobróngo ekoetxeetan egin da. Dozenaka boluntario mobilizatu ditu, eta buru-belarri aritu dira natura zaintzeko eta ingurumen-kontzientzia sortzeko helburua lortu nahian.