ESKOLA PROGRAMA

ZER DA ESKOLA PROGRAMA?

Ingurumen Hezkuntza eta Sentsibilizazioko Eskola Programa Ekoetxea Urdaibairen lan-arlo nagusietako bat da.

Jasangarritasunerako hezkuntza-programa bat da, adin desberdinetako ikasleentzat diseinatua: haur hezkuntzatik batxilergora eta heziketa-zikloetara.

Urdaibaiko Biosfera Erreserbak esparru natural paregabea eskaintzen digu, ekosistema ezberdinekin harreman zuzena edukiz esperientzia aberasgarriak eraikitzeko.

Abiapuntu horrekin, ikasleekin batera, azken helburu gisa jasangarritasunaren arloko ezagutzak eta gaitasunak eskuratzea duen kontakizun bat eraikiko dugu.

Gaur egun 8 unitate didaktiko ditu

Unitate didaktiko horiek lotura estua dute eskola-curriculumarekin, eta honako helburu hauek dituzte:

  • Garapen Jasangarriaren garrantziari eta haren kudeaketak planteatzen dituen erronkei buruz heztea.
  • Jasangarritasunerako hezkuntzaren esparruan metodologia berritzaileak eskaintzea.
  • Biodibertsitateari eta geodibertsitateari buruzko ezagutzak eskuratzea eta sentsibilizatzea, bai oro har, bai lan-arloan zentratuta.
  • Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren natura- eta kultura-ondarea ezagutaraztea eta balioestea.
  • Pertsonek inguratzen gaituen ingurunean duten eragina ulertzea.
  • Ekosistemek (ekosistemen zerbitzuek) ekartzen dituzten onurak ezagutzea eta horiek kontserbatzeko beharra ulertzea.
  • Eskolaz kanpoko harreman pertsonala erraztea, astialdiaz gozatzeko modu eraikitzaileak aurkituz.

 

Unitate didaktikoez gain, ikastetxeen beharretara egokituko diren beste bisita gidatu batzuk egiteko aukera ere ematen da.

UNITATE DIDAKTIKOAK

Ekoetxea Urdaibairen Eskola Programak 8 unitate didaktiko ditu. Hona hemen, laburbilduta:

Haur Hezkuntzarako eta Lehen Hezkuntzako Lehen Ziklorako. 1€ ikasle bakoitzeko.

 

Bereziki diseinatua, txikienak biodibertsitatearen kontzeptura hurbiltzeko eta gure ingurunea osatzen duten paisaiak ezagutzeko, jolasa izanik esperientziaren ardatz nagusia. Itsasoa, hondartza, padura, basoa eta landazabala dira Ekoetxea Urdaibairen inguruan 5 txoko jarriz landuko ditugun 5 paisaiak. Txoko horietatik aipatutako ekosistema ikusi ahal izango ditugu. Unitate didaktiko hau barruan egin ahal izango da, eguraldiak laguntzen ez badu.

Haur Hezkuntzarako eta Lehen Hezkuntzako Lehen Ziklorako. 1€ ikasle bakoitzeko.

 

Unitate didaktiko honen kanpoaldeko ekintza Ekoetxea Urdaibaiko hariztian egiten da eta baso eskolaren metodologia du oinarri. Jolas librea jarduera gidatuekin tartekatuko dugu, eta basoa ikerketarako, esperimentaziorako, zentzumenen esploraziorako eta sormenerako agertoki izango da.

Haur Hezkuntzatik Batxilergora eta Heziketa Zikloetara arte. 1€ ikasle bakoitzeko.

 

Urdaibaiko itsasertzeko naturagune bat bisitatzea barne hartzen duen unitate didaktikoa. Kostaldea osatzen duten ekosistemak eta espezieak in situ aztertuko ditugu, haren erabilera jasangarria egitearen garrantzia ulertu ahal izateko.

Lehen Hezkuntzako Lehen Ziklotik Batxilergora eta Heziketa Zikloetara arte. 2€ ikasle bakoitzeko.

Egungo biodibertsitatea milioika urteko bilakaeraren emaitza da, eta gizakiak beti izan du haren beharra bizirik irauteko. Iraganera bidaiatuko dugu Santimamiñeko kobazuloa bisitatuz, eta Ekoetxea Urdaibain historiaurreko gizakien bizitza irudikatuko dugu tailer batean.

Lehen Hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloetarako. 1€ ikasle bakoitzeko.

Abentura fisiko eta mentaleko jokoa, “scape room” delakoetan oinarritua, Ekoetxea Urdaibaiko hariztian egiten da. Ikasleek GJHekin (garapen jasangarriko helburuak) lotutako erronka batzuk gainditu beharko dituzte, horrela planeta salbatu ahal izateko.

Lehen Hezkuntzako Bigarren Ziklotik Batxilergora eta Heziketa Zikloetara arte. 1€ ikasle bakoitzeko.

Urdaibaiko padurak bisitatuko ditugu; Euskal Herriko handienak eta hobekien kontserbatutakoak dira. Ibilbide zirkular bat egingo dugu, bertako biodibertsitatea eta padurek ekartzen dizkiguten onurak ezagutzeko. Espezie inbaditzaileen problematika ere landuko da, gero eta gehiago agertzen baitira bai gure ekosistemetan, bai maila globalean.

DBHrako, Batxilergorako eta Heziketa Zikloetarako. 1€ ikasle bakoitzeko.

Biosfera Erreserba baten bokazioa gizakiaren eta naturaren arteko orekaren eredu izatea da. Egingo dugun ibilbidean, tokiko biztanleriaren garapenaren eszenatoki izan diren eta gaur egun Natura 2000 Sarearen parte diren ekosistemak ezagutuko ditugu. Kostaldea, artadi kantauriarra, landazabal atlantikoa, padura, ibaiertzeko basoa eta ibaia dira ibilbidean zehar aurkituko ditugun paisaiak; azken hori erabiliko dugu uraren kalitatearen azterketa egiteko.

DBHrako, Batxilergorako eta Heziketa Zikloetarako. 1€ ikasle bakoitzeko. Plaza mugatuak.

AZTIren eskutik, ikasleek arrantza-intereseko espezieen laginketa-tailer batean parte hartuko dute, ikerketak eta kudeaketa zientifikoak itsas ekosistemarentzat duten garrantzia ezagutzeko. Gainera, 3D proiekzio baten bidez, itsas hondora bidaia bat egingo dugu hain ezezaguna den mundu horri argi pixka bat emateko.

IZEN-EMATEAK

Erreserbak 2022ko irailaren 7tik aurrera egin ahal izango dira, harremanetarako telefono honetara deituta:

946 870 402

Deiaren hurrenkera errespetatuko da egutegia osatu arte

Informazio gehiago nahi izanez gero, telefonoaz gain, honako helbide honetara idatziz ere jar daiteke harremanetan: 

hezkuntza. urdaibai@ekoetxea.eus

Erreserba egin ondoren, Ekoetxea Urdaibaiko Ingurumen Hezkuntzako taldeak posta elektronikoz bidaliko dio irakasleen materiala ikastetxeko harremanetarako pertsonari.