ESKOLA PROGRAMA

ZER DA ESKOLA PROGRAMA?

Bizkaiko Meatzaldeak ahalmen didaktiko handia du, eta, horri esker, hainbat eskola-programa egin daitezke. 

Programa horiek Lehen Hezkuntzako Hirugarren Zikloko, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleei zuzenduta daude. Aldez aurretik izena emanda, bisita gidatuak egiten dira ikasturtean zehar (urritik ekainera).

Jarduera nagusia Zugaztietako meategiaren ustiapen-gune zaharretik ibilbide didaktiko gidatua egitea da.

ESKOLA PROGRAMAREN HELBURUAK

  • Ikasleen artean errespetuzko jarrerak garatzea, ingurunea ezagutuz.
  • Paisaia interpretatuz, meategiaren ustiapenaren alderdi garrantzitsuenak ezagutzea.
  • Meatzaritzaren eraginak eta ingurumenean dituen ondorioek paisaian utzitako aztarnak interpretatzea.
  • Gunearen ezaugarri geologiko nagusiak ezagutzea: arrokak, burdinazko mineralak, etab.
  • Gaur egun aisiako gune gisa erabiltzen den meategiaren ustiapen zahar bateko flora eta fauna ezagutzea.

UNITATE DIDAKTIKOAK

Bizkaiko Meatzaldeak ahalmen didaktiko handia du, eta, horri esker, hainbat eskola-programa egin daitezke. Ekoetxea Meatzaldearen eskaintzak jarraian laburbilduko diren 5 unitate didaktiko ditu:

1. Burdinaren meatzaritza eta gizakia (DBH)

Helburua da bisitatutako espazioaren elementu bereizgarrienak aztertzea eta interpretatzea, bai naturalak (geodibertsitatea, biodibertsitatea, etab.), bai meatzaritza-jardueraren ondorio direnak, eta, beraz, gizakiak ingurunean duen esku-hartzearen ondorio direnak (putzuak, harrobiak, burdina lantzeko eta garraiatzeko azpiegiturak, etab.).

2. Zugaztietako meatze-paisaia (DBH 1-2)

Unitate didaktiko honetan, Bilbo Handiaren nahiz Triano eta Galdames mendien bista zoragarriez goza daiteke, paisaia desberdinen arteko alderatzea egiteko.

Gainera, meatzaritzak paisaian duen eragina ulertu ahal izango da, baita haren jarduera amaitu eta gero nola lehengoratu den ere.

3. Industria-iraultza: burdinaren meatzaritza (DBH 3-4)

Haur Hezkuntzatik Batxilergora eta Heziketa Zikloetara arte. 1€ ikasle bakoitzeko.

 

Urdaibaiko itsasertzeko naturagune bat bisitatzea barne hartzen duen unitate didaktikoa. Kostaldea osatzen duten ekosistemak eta espezieak in situ aztertuko ditugu, haren erabilera jasangarria egitearen garrantzia ulertu ahal izateko.

4. Meatzaritzak eraldatutako ingurune naturala (Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloa)

Meatzaldeako ekosistemak aldatuz joan ziren meatze-jarduerak paisaia eraldatzen zuen bitartean. Garai bateko baso autoktonoetatik hasi, bertako fauna bereizgarriarekin, meatze-garaiko “ilargi-paisaia” batetik igaroz, gaur egun aisiarako leku garrantzitsua bihurtu den leheneratutako ingurune berezi batera iritsi arte.

5. Bizkaiko Meatzaldea (Batxilergoa eta Heziketa Zikloak)

Unitate didaktiko honen helburua da goi-mailetako ikasleak Bizkaiko meatzaritzaren “urrezko arora” hurbiltzea, giza jarduera horrek ingurumenean, ekonomian eta gizartean izan dituen ondorioak ulertzeko.

IZEN-EMATEAK

Informazio gehiago eskatzeko eta/edo bisita-erreserba egiteko, Ekoetxea Meatzaldeako taldearekin jarri behar da harremanetan.

946 051 275

hezkuntza.meatzaldea@ekoetxea.eus

Tarifa ikasleko euro batekoa da.
Erreserba egin ondoren, ikastetxeak izendatutako pertsonari bidaliko zaizkio bisitaren aurreko eta ondorengo material guztiak, ikasleek landu ahal izan ditzaten.