Santana esnekiak

GJH. 15

Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak

Santana esnekiak

Jarduera mota

Bisita gidatuak

Publikoa

Familiak (Adin guztiak)

Iraupena

1 ordu

Hizkuntza

Elebiduna

Data

9 Otsailak, 2025

Ezagutu bertatik bertara esne-abeltzaintza ustiategi bat, non gainera ontzi birziklagarriak eta berrerabilgarriak ere erabiltzen dituzten. Ustiaketa jasangarriaren adibide bikaina.

Bisita honetan, behietatik eratorritako produktuak nola egiten diren ezagutuko dugu, hala nola esne naturala eta pasteurizatua, jogurt naturala eta zapore desberdinetako jogurtak, baita behi-esnearekin egindako gazta freskoa ere. Kortezubin dagoen ustiategi honetan egingo den bisita gidatuan, gainera, lantegi txiki bat ezagutuko dugu. Bertan, esnea pasteurizatzen dute zuzenean saltzeko, eta, amaitzeko, produktuen dastaketa bat egingo da.
Elikadura jasangarrira eramango zaituen bideetako bat bertako ekoizleak ezagutzea da.

Zentroa: *

Zalantzaren bat?

Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak

Partekatu jarduera hau: