Koloretako pasta

GJH. 12

Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak

Koloretako pasta

Jarduera mota

Tailer gastronomikoa

Publikoa

Familiak (Adin guztiak)

Iraupena

Ordu eta erdi

Hizkuntza

Euskera

Data

26 Urtarrilak, 2025

Presta zaitez tokiko produktuekin eta produktu ekologikoekin errezeta osasungarriak egiteko. Esperientzia honetan barazkiekin pasta egiten ikasiko duzu eta jasangarritasunaren kontzeptuan modu praktikoan murgiltzeko aukera izango duzu. Dibertsioa, sormena, zaporea eta talde-lana izango dituzu zain esperientzia honetan. Ez galdu aukera hau!

Eguneroko gure jatordu askotan zerealak aurkitzen ditugu. Esperientzia honekin, parte-hartzaileak kontsumo arduratsuan murgilduko dira, elikagai konkretu baten jatorria eta sortzeko modua azalduz, hain zuzen ere gure pasta maitea! Guztia eraldaketa prozesuaren erakusketa dinamiko eta parte-hartzaile baten bidez.

Esperientzian barazkiz betetako taillarin eta rabioli ekologikoak egingo dira. Irin integralarekin egindako pasta, barruan sasoiko barazkiak eta bertako barazkiak erabiliz. Elaborazioa etxera eraman eta hatzak zurrupatzeko errezeta bat sortzeko aukerarekin! Jasangarriagoa, osasuntsuagoa, lokalagoa; eta, gainera, familian… zer gehiago eska daiteke?

Kontsumo ekologikoa eta tokikoa osasuna da, eta arduratsu kontsumitzea bizitza da!

Zentroa: *

Zalantzaren bat?

Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak

Partekatu jarduera hau: