Pedalkadak jasangarritasunaren alde

GHI. 11

Lurreko ekosistemen bizitza

Pedalkadak jasangarritasunaren alde

Jarduera mota

Bisita gidatuak

Publikoa

Adin guztiak (8 urtetik aurrera)

Iraupena

2 ordu

Hizkuntza

Elebiduna

Data

22 Irailak, 2024

Zu ere aldaketaren parte izan zaitezke, eta Autorik Gabeko Munduko Eguna ospatu Ekoetxea Urdabairekin. Bat egin ezazu mugikortasun jasangarriaren aldeko familia-bizikleta ibilaldi honekin. Urtetik urtera gero eta jende gehiagok egiten dugu ekimen honen alde. Zeren zain zaude?

Hartu zure bizikleta eta lagun egin bizikleta garraiobide jasangarri gisa erabiltzea aldarrikatzeko Ekoetxea Urdaibaik Bermeoko Ziklistek, Aixerrotape Txirrindulari Elkartea eta Basati Bike-ekin elkarlanean antolatutako ordubeteko bizikleta martxa honetan. Bi ibilbide prestatu ditugu, 11:30ean bi irteera eginez: bata Gernikatik eta bestea Bermeotik Ekoetxea Urdaiabairaino. Eta adi! Ibilbidearen amaieran hamaiketakoa egongo da martxan parte hartu duten guztientzat

  • Adina: Adin guztiak (8 urtetik aurrera)
  • Prezioa: Doan
  • Ordua: 11:30 – 13:30

 

Zalantzaren bat?

Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak

Partekatu jarduera hau: