Urriaren 17tik 25era
ZEIN KLIMA NAHI DUZU BIHARGO?
Adin guztiak. Ekoetxea Urdaibaik bere erakusketa iraunkor berria aurkezten dizu. Klima-aldaketa esperientzia global, lokal eta pertsonal gisa ulertzeko aukera ematen duena: zer gertatzen ari den, zergatik gertatzen den, Euskadiri nola eragiten dion eta gizarte gisa zer egin dezakegun.
ZER JANTZIKO DUZU GAUR?
6 urtetik aurrera. Eta hostoak, sustraiak eta azalak estanpatu paregabe bihurtu ahal balira? Ezagutu Bundle Dye ekoinprimaketa-teknika, eta ikasi kolorez betetako diseinuak egiten, pigmentu naturalak eta berreskuratutako ehunak erabiliz.
ZER ITZULIKO DIOZU LURRARI?
3 urtetik aurrera. Iritsi da udazkena, eta zer gertatzen da gure basoetan? Tenperatura jaitsi egiten da, eguzki-ordu gutxiago ditugu. Orbelak lurra elikatzen du eta onddo, zizare eta beharrezkoak diren mikroorganismoen bizileku eta elikagai da. Zizare eta ipuin umoretsu batzuen bidez, udazken hau pasatzeko hostoekin gure aterpea sortuko dugu.
ZER JANGO DUZU GAUR?
18 urtetik aurrera. Esperientzia hurbila eta iraunkorra, gastronomia, produktua eta natura uztartzen dituena, gure inguruko elikagaiei eta gure mahaira iristea ahalbidetzen dutenei balioa emanez.
EZAGUTU URA, BABESTU BIZITZA
6 urtetik aurrera. Ez da izen-ematerik behar. Zatoz gure ibaiak zaintzen ikastera! Zentzumen guztiak erabiliko ditugu ekosistema urtarrak ikertzeko eta esperimentu txikiak egingo ditugu uraren osasunaz jabetzeko. Ibaiaren ingurua ezagutu eta gozatzeko aukera dibertigarria Aztertu Programaren bitartez.
ZEIN EGINKIZUN IZANGO DUZU PLANETAN?
4 urtetik aurrera. Umorearen, irudimenaren eta jolasaren bidez, Garapen Iraunkorreko Helburuetara (GJH) hurbiltzen gaitu antzezlan honek, eta gure planeta nola zaindu dezakegun hausnartzera gonbidatzen gaitu. Sorgina Txirulina eta Estudio Artenearen proposamen bat, ikasteko, gozatzeko eta aldaketa ere gure esku dagoela deskubritzeko.
ZEIN OATZ LUZATU NAHI DUZU?
6 urtetik aurrera. Zatoz familientzako esperientzia parte-hartzaile honetan parte hartzera. Jolasen eta erronken bidez, elikaduran, garraioan, etxebizitzan eta kontsumoan hartzen ditugun eguneroko erabakiek planetan arrastoa uzten dutela ikusiko dugu… eta konpromiso txikiekin nola ezaba dezakegun ikusiko dugu.












