Urriaren 17tik 25era
ALDA DEZAKEGU KLIMA PARRE BATEKIN?
6 urtetik aurrera años. Geroz eta begi-bistakoagoa da larrialdi klimatiko baten aurrean gaudela. Etorkizuna iragarri ezin dugun arren, ekiteko unea iritsi da! Klima-aldaketa bezalako gai potolo bati eutsiko diogu esperientzia honetan, baina ez edonola! Jolasa, barreterapia, aldaketa klimatikoa eta ura saio bakar batean uztartuko ditugu.
ZER JANGO DUZU GAUR?
6 urtetik aurrera. Bertako eta sasoiko sukaldaritzaren balioa familian ezagutuko dugu esperientzia praktiko, sortzaile eta gozagarri baten bidez. Urteko zikloaren laugarren saio honetan, udazkeneko zaporeak aztertuko ditugu, osagai freskoak eta hurbilekoak erabiliz, sukaldaritzan egiten ditugun hautaketak planeta nola zaindu dezaketen ikasiz, bertako ekoizleei lagunduz eta gure aztarna ekologikoa murriztuz.
GAIH IZANGO ZARA AMAIERA ALDATZEKO?
12 urtetik aurrera. Klima-aldaketa da gizarteak gaur egun duen erronkarik handiena. Lurra babesten eta kontserbatzen lagunduko duten premiazko neurriak hartu behar dira, horren mende baitago gure biziraupena. Hor doa erronka: gure planetaren kolapsoa saihesteko gai zara? Zatoz, beranduegi izan baino lehen!
ZER EGIN DEZAKEGU GURE IBAIEN ALDE?
16 urtetik aurrera. Aldi baterako erakusketa baliatuz, ibar-baso ekosistemek duten garrantziaz jabetuko zara. Erakusketak ibar-basoaren inguruko informazioa erraztuko dizu eta teorian murgildu ostean, ekintzara pasako zara: Urola ibaiaren inguruan ibilbide gidatua. Ez galdu aukera aterpe naturala hauek ezagutu eta ibaiaren mesedetan egin dezakegunaz ikasteko!












