Ekoetxea Urdaibaik erronka kolektibo bat proposatzen dizu martxoaren 9tik ekainaren 30era:

Urdaibai Biosfera Erreserban 300 tona CO2 murriztea

houseAtivo 2@3xcar

Argi dago giza-jarduerak klima-aldaketan eragina duela. Negutegi-efektuko gasen isurpenak historian izan diren altuenak dira eta ondorio kaltegarriak sortzen dizkigute bai ingurunean baita osasunean ere.

Berotze globala arindu nahi badugu, gizartea osatzen duten eragile guztien geroz eta konpromiso handiagoa beharko dugu.

houseAtivo-13@3xheat

Urdaibai Biosfera Erreserba nahiz eta babestutako gunea izan, ez dago klima-aldaketaren ondorioetatik libre.

Hori dela eta, beste pauso bat emateko unea da, gure lurrarekin inplikatu eta konponbidearen parte izateko unea, gure keinu jasangarrien bidez hurrengo belaunaldien etorkizuna bermatzeko.

Parte hartzea erraza eta sinplea da

Gure aplikazioa deskargatu besterik ez duzu egin behar eta hau egiteko aukera izango duzu:

  • Gure #URDAIBAIERRONKArekin konprometituta dauden erabiltzaileen plataforma batean sartu.

  • Ondorengo gai hauei buruzko eduki esklusiboa ikasi, azkar eta esfortzurik gabe: Urdaibai Biosfera Erreserba, klima-aldaketa, garapen jasangarrirako helburuak eta 2030 Agenda eta Eguneroko jardueren ingurumen-inpaktuak.

  • Zure bizi-ohituren ondorioz sortzen dituzun negutegi-efektuko gasen isuria zenbatetsi.

  • Landetxe batean egonaldi bat, zetazeoak begiztatzeko itsasontziz irteera bat eta askoz sorpresa gehiago dituzten saridun enkanteetan parte hartzeko puntuak lortu.

Eta zuk, gure erronkarekin bat egingo duzu?

app

DESKARGATU APLIKAZIOA MARTXOAREN 9TIK AURRERA ETA BAT EGIN
#URDAIBAIERRONKArekin!

sarbide-kodea URDAIBAI da

Egin klik HEMEN edo eskanatu QR kodea Play Store-rako.

Egin klik HEMEN edo eskanatu QR kodea APP Store-rako.

Zertan datza?

Helburua ikasitakoaren, ekintzen eta konpromezu jasangarrien bidez, elkarlanean, Urdaibain 300 tona CO2 murriztea da.

MURRIZTU KARBONO-AZTARNA

Zehaztu ezazu ekintza jasangarrien plan bat egiteko prest zaudenaren eta lor dezakezula uste duzunaren arabera. Konpromezu horietako bakoitza sailkatuta dago sortzen duen karbono-aztarnaren zenbatekoarekin. Beraz erraza izango da jakitea zein neurritan laguntzen duzun CO2 isuria jaisten.

PUNTUAK LORTU

Sartu, ikasitako edukiarekin hainbat proba gainditu eta hartutako konpromezu jasangarriak bete ahala, sekulako sarien enkanteetarako balioko dizuten puntuak lortuko dituzu.

MAILAZ IGO

Ikasketan aurrera egiten dugun neurrian eta karbono-aztarna murrizteko ohitura jasangarriekin konpromezua hartzen dugun neurrian, mailaz igo ahalko dugu:

1. maila. Kontzientziatua.

2. maila. Konprometitua.

3. maila. Jasangarria.

4. maila. The Planet Hero.

Nork eman dezake izena

#URDAIBAIERRONKAn?

houseAtivo 17@3xuser2

Urdaibai Biosfera Erreserbaren parte diren herrietako 16 urtetik gorako pertsona guztiek eta gure lurraldearen parte den txoko paregabe honetaz harro sentitzen direnek.

Eta gainera…

Doan parte hartu ahal izango duzu epel utziko ez zaituzten bi esperientziatan Ekoetxea Urdaibai zentroan:

Sar zaitez esperientzia liluragarri honetan eta murgildu zaitez erleen mundu zoragarrian Iñaki Gonzalo erlezainaren eskutik.
Zatoz bisita gidatu honetara, eta deskubritu sasoikoak, freskoak eta osasuntsuak diren barazki ekoizpenaren atzean dauden

copyright ©2022 Ihobe