ELIKAGAIAK XAHUTZEA

GUSTU TXARREKOA DA

7+1

Hondakinen Prebentziorako Europako Astea

Azaroa

Parte hartu Hondakinen Prebentziorako Europako Astearen familia-jokoan

Bizi familia esperientzia desberdin bat Hondakinen Prebentziorako Europako Astean

Ekoetxea Saretik plan zoragarria eta dibertigarria proposatzen dizugu zuretzat eta zure familiarentzat asteburuan egiteko.

Imajinatzen duzu esperientzia bat familia osoak aldi berean parte hartu dezakeena, erronka txikiak gaindituz sortzen ditugun hondakin eta ontziekin erlazionatuta?

Eta, gainera, esperientzia entretenigarria balitz eta jolasak balitu, familia bakoitzak laguntza pertsonalizatua edukita, eta, aldi berean, zuen egunerokoan egin ditzakezuen ohitura berriak ikasteko aukera emango balizu?

Baina, itxaron; hori ez da guztia. Horrez gain, parte hartzeagatik sari bat eskuratu ahal izango duzu eta!

Nola eman dezaket izena?

Erraza da, jarraitu beherantz, eta aukeratu gehien komeni zaizun data eta Ekoetxea.

Gure ohiturak birpentsatzen

Aurten Hondakinen Prebentziorako Europako Asteak elikagaien xahutzean jartzen du ardatza, “Elikagaiak xahutzea gustu txarrekoa da” leloarekin.

Nonoiz pentsatu duzu zenbat elikagai botatzen ditugun zakarrontzira?

Gehiegi, ez duzu uste?

Hazi eta Elika Fundazioaren ikerketak dion arabera Euskadin elikagaien xahutzearen bataz bestekoa 111 kilo pertsona urte bakoitzeko dira.

Bitartean, pertsona askori ez zaie heltzen. Gure esku dago elikagaien xahutzea murriztea. Esfortsuak seguru merezi duela.

Beste zerbait egin dezakegu?

Pasa zaitez ekonomia zirkularrera: 3 ekintzetatik 7+1 ekintzetara 7+1

Ekonomia lineala izan da nagusi munduan joan den mendera arte. Ekonomia horretan, ekoiztea, erabiltzea eta botatzea ohiko praktika zen. Ondoren, jauzi kualitatibo bat eman genuen, eta hiru ekintza garrantzitsu egin genituen gure hondakinak kudeatzeko: Murriztu, Berrerabili eta Birziklatu.

Hala ere, eboluzionatzeko eta ekonomia zirkularrarekin bat egiteko garaia iritsi da, gure hondakinen bizitza eta eraginkortasuna optimizatzeko eta maximizatzeko.

Ziklo osoagoa da, eta abantaila ugari ditu berotegi efektuko emisioak, baliabide naturalen kontsumoa eta hondakinen sorrera murrizteko.

BIRDISEINATU Fabrikatuko dituzten produktuak diseinatzen edota diseinatzen laguntzen dituzten enpresek gogoan dute ingurumena ahalik eta gutxien kaltetzea produktuaren bizitzaren etapa guztietan.

Beirazko botila berrerabilgarriak fabrikatzean, adibidez, behin eta berriz erabili ahal izango dira. Iraunkorrak dira eta garbitu, bete, berrerabili eta beste zerbaitetarako ere erabili daitezke. Izan ere, ostalaritzan gero eta gehiago erabiltzen dira berriz betetzeko ur-botila itzulgarriak, bai eta beste edari batzuenak ere. Konturatu zara botila batzuek tapoia lotuta dutela birziklatzeko prozesuan dena aprobetxatzeko?

Bitxikeria bat. Botilak fabrikatzean kolore beltza saihestu ohi da, birziklatzeko prozesua zailtzen baitu.
1
MURRIZTU Edozein produkturen eta berorren edukiontziaren kontsumoa murrizteak berekin dakar ingurumen-inpaktua zuzenean eta berehala murriztea.

Edukiontzien kasuan, garrantzitsua da ontzirik gabeko produktuak kontsumitzea, hala nola zerealak, lekaleak eta fruta. Aukera ematen dute behar duzun produktua kontsumitu eta edukiontzia saihesteko, gehienetan ez baita beharrezkoa.

Edukiontziak murrizteko beste aukera bat da bolumen handiagoko edukiontziak erabiltzea, indibidualak beharrean, hala nola tamaina handiagoko jogurtak, eta ez zenbait jogurt txiki, eta gehiegizko enbalajeak ere saihestu ahal dira.

Eguneroko beste adibide bat da ur-botilak erostearena. Euskadin, gure uren kalitatea dela eta, txorrotako ura kontsumitu dezakegu inolako arazorik gabe, ur-botilak kontsumitu beharrean. Materialen kontsumoa, botila hori fabrikatzea eta hondakina sortzea ekidingo ditugu. Horrenbestez, saiatu ontziak bakarrik nahitaezkoak direnean kontsumitzen.
2
BERRERABILI Edukiontziak berrerabiltzeak esan nahi du ontziok behin eta berriro erabiltzea, beste edukiontzi batzuk fabrikatzea saihesteko, batez ere erabilera bakarrekoak.

Oso adibide ohikoa da aluminiozko papera. Ogitartekoetarako bilgarri mota hori erabili beharrean ehunezko bilgarri bat erosten badugu, behin eta berriro erabili ahal izango dugu, eta aluminiozko paperaren kontsumoa murriztu.

Garbigarri batzuen ontziak edota ontzien zati batzuk (espraien buruak, besteak beste) berrerabilgarriak dira baita ere, eta ez da ontzia osorik bota behar.
3
KONPONDU Matxuratutako produktuak konpontzeak esan nahi du berregokitzea edo funtzionaltasuna galdu duen produktu bati berriro ere funtzionaltasuna ematea.

Adibidez, ogitartekoak eramateko ehunezko bilgarria apurtzen bada, ez botatzea, jostea eta erabiltzen jarraitzea baizik.
4
BERRITU Produktu bat estetikoki zaharkitua geratu bada edo piezaren bat falta bazaio, badugu berritzerik, erabiltzen jarraitzeko.

Adibidez, urontzia zaharra geratu bada, edota koloreak gastatuta baditu, estetikarengatik bota beharrean, berriro margotu dezakegu modako irudiekin eta erabiltzen jarraitu.
5
BILDU Produktu batek balio ez duenean eta bota behar dugunean, aprobetxatzeko lekurik onenean utziko dugu.

Esate baterako, auzoko supermerkatu batean esnea ontzi itzulgarrietan saltzen badute, ohitura har dezakegu botilok itzultzeko, behar bezala bildu daitezen. Bestela, ontziak dagozkien kontainerretan bota behar ditugu.

Plastikozko, metalezko eta beiraz zein paperaz bestelako materialez egindako edukiontziak kontainer horira bota behar dira, beirazkoak berdera eta papera eta kartoia urdinera.
6
BIRZIKLATU Birziklatzea sustatu nahi badugu, hondakinak dagozkien kontainerretan botatzeaz gain, material birziklatuetatik eratorritako produktuak kontsumitzerik ere badugu.

Ez da gure ardura produktuok sortzea, birziklatzaileena baizik, baina ez dugu ahaztu behar kontsumitzaile gisa aukeratzeko botere handia dugula.
7
BIRPENTSATU Egunerokoan ingurumen-inpaktua murriztu nahi badugu, hausnarketa egin behar dugu gure kontsumo-ohituren inguruan. Horretarako kontuan hartu behar da erabiltzen dugun edozein produkturen eta bere edukiontziaren ekoizpenean gertatzen den baliabideen kontsumoa, fabrikazioa nola egiten den, ze erabilera ematen zaion, eta nola botatzen den.

Araurik garrantzitsuena da, eta berekin dakar jakitun izatea erabiltzen ditugun produktu eta edukiontzien bizitzan zehar ingurumen-inpaktua murrizteko asmoa dugula. Beraz, gogoan izan behar dugu kontsumitzen, erabiltzen eta botatzen ditugunean.
+

Erreserbatu zure familia esperientzia

Aukeratu noiz eta non, eta bat egin aldaketarekin.

Gogoratu plazak mugatuak direla!

Prezioa: 4€

Ekoetxea Azpeitia

Larunbata, azaroak 16

10:00 – 11:15
11:30 – 12:45
13:00 – 14:45

Ekoetxea Txingudi

Igandea, azaroak 17

11:00 – 12:15
12:30 – 13:45
16:30 – 17:45

Ekoetxea Meatzaldea

Larunbata, azaroak 23

10:00 – 11:15
10:30 – 11:45
11:30 – 12:45
12:00 – 13:15
13:00 – 14:15
13:30 – 14:45

Ekoetxea Urdaibai

Igandea, azaroak 24

10:00 – 11:15
11:30 – 12:45
13:00 – 14:15
16:00 – 17:15
17:30 – 18:45

Jarri gugaz harremanetan

Aukeratu harremanetan jarri gura dozun Ekoetxea eta bialdu mezu bat. Lehenbailehen jarriko gara zugaz harremanetan.

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.