EKOETXEA SAREA

ZER DA EKOETXEA SAREA?

Ekoetxea – Euskadiko Ingurumen Zentroen Sarea zure zain dago, publiko mota guztiei zuzendutako esperientzia berdingabeen eskaintza batez, leku enblematikoetan, ingurumena zaintzeak duen garrantziari eta egunerokoan ohitura jasangarriak hartzearen bidez ekintzara pasatzeari buruzko kontzientziazioa hobetzeko xedez.

Gaur egun, Sareak 4 ZENTRO PROPIO ditu.

2024an, Ekoetxeak bere hazkundea bultzatuko du, euskal herritar guztiengana iristeko, zentro propioen kopurua Araban handituz eta Zentro Kolaboratzaileak txertatuz.

Ekoetxea sarea Eusko Jaurlaritzak kudeatzen du, Ihobe sozietate publikoaren bidez; honek modu integralean kudeatzen ditu zentroak lizitazio publikoaren bitartez.

EKOETXEA SAREA, PROIEKTU BIZIA ETA HURBILA.

Ekoetxea Sarearen estrategia berria Garapen Jasangarriaren 2030erako Helburuetan oinarritzen da, eta bere xedea ingurumen-politikak pertsonekin konektatzea da.

Era horretan, Ekoetxea bakoitza interpretazio-zentroa izatetik ingurumen-zentroa izatera pasatzen da, hau da, herritarrengatik hurbil dauden ekipamenduak izatera.

ZEINTZUK DIRA SAREAREN ASMOA ETA EGINKIZUNA?

Bere ASMOA da pertsonen pentsaera eta jarduteko era aldatzea, jasangarriagoak izan daitezen.

Bere EGINKIZUNA eraldaketa ekosoziala bultzatzea da, ingurumen-politiken bitartez, modu digital eta presentzialean, ingurune enblematikoetan, herritarrak inplikatzeko eta herrialdearentzako balioa sortzeko.